2013-03-06

DENA SUTAN - GOSE JOKOAK II


DENA SUTAN
GOSE JOKOAK-II
Suzanne Collins
(Alberdania-Erein, 2010)


Snow presidenteari desafio handia egin zioten Katnissek eta Peetak, beren burua akabatzeko mehatxua eginez, Gose Jokuetatik biak bizirik eta garaile ateratzea lortu zutenean.
            Garaipenaren ondorengo “Garaileen Biran”, bakegileek gogor isilaraziko dituzten protestak eta istiluak sortuko dira ia barruti guztietan. Katniss eta Peetaren presentzia soilak nahikoa delako jendearengan egoera aldarazi litekeenaren itxaropena biztu eta indartzeko. 
            Botereari, aurrerantzako ihesean, “reallity show” are handiagoa antolatzea otu zaio oraingoan, herria lasaitu dadin . Aurreko Gose Jokoetako garaileak izango dira lehiakide joko berezi hauetan.


            Trilogiako bigarrengo atal hau aurrekoa baino ahulago sumatzen dugu. Pertsonaien jarrera aldatu egin da inondik ere. Eta aurrekoan bere burua salbatzeko etsia lehentasuna zuten pertsonaiak izatetik, gizartearen egoeran aldaketa eragitearen ataza  beren buruei jarri dioten protagonistak izango dira. Ez ditugu Katniss eta Peeta hain “izorratuta” ikusten. Aurrekoan askoz ere tenkatuago agertzen zitzaizkigun.
            Bestalde, nahiko betelan dauka liburuak. Ez dira beharrezko 400 orrialde kontatzen dena kontatzeko. Hasierako partea, bereziki, astuntxo egiten da. Baina serietako liburuekin gertatzen den bezala… hirugarrena (serieko hoberena batzuen aburuz) irakurri ahal izateko bigarrengo hau irakurrita eduki behar… ala ez?

Rafa L.





89 comments:

Anonymous said...

Nik “Gose Jokoak”-en bigarren liburua irakurri dut, hain zuzen “Dena Sutan” izenekoa. Oso liburu polita iruditu zait eta oso gustura irakurri dut. Katnisen abenturak asko gustatu zaizkit eta liburu honek intriga handia sorrarazten duela esango nuke. Nire ustez hasiera ez da hain entretenigarria baina Snow presidentearen bisitatik aurrera gustagarria bilakatzen da. Nik liburu hau edonori gomendatuko nioke ez baita aspertuko. Anima zaitezte!!

Manex KARRERA 4B 2012-2013

Anonymous said...

"Gose jokoak 2-Dena sutan" liburua asko gustatu zait, abentura asko kontatzen dituelako eta oso interesgarria iruditu zaidalako. Hasiera partea ez da oso polita ezta oso interesgarria ere, beraz nire ustetan aldaketa batzuk egon beharko lukete liburu entretenigarriagoa izateko. Gose jokoak hasten direnetik liburuak beste bizitasun bat artuko balu bezala da. Katnissek egiten dituen gauzak asko gustatzen zaizkit bere atrebentzia eta ausardiarengatik, Peetaren ausardia ere asko gustatu zait asko pentsatzen baitu gauza bat egin aurretik. Liburu hau edozein pertsonari gomendatuko nioke.

Imanol Y. 4B(2012-2013)

Anonymous said...

Irakurri dudan liburu hau ikaragarri gustatu zait, abentura eta misterioa beti tartean daudelako. Liburu honetako protagonistak, Gose Jokoak I-liburuaren berberak izaten jarraitzen dute: Katniss, Peeta, Haymitch, Cinna… Liburu honetan 75. Gose Jokoak antolatuko dira, hau da, hirugarren mende laurdeneko morrontza. Bertan, lehengo garaileen artetik hartuko dituzte tributuak, bai neskak eta bai mutilak. Hamabigarren Tribututik, Katniss eta Peeta joango dira jokoetara, eta Katnissek ahalegin guztiak egingo ditu Peeta arriskutik salbu egon dadin. Nik, liburu hau gazteei gomendatuko nieke, nahiz eta oso luzea izan, erraz irakurtzen den liburu bat delako. Anima zaitezte!

Ander G. 4B 2012-2013

Anonymous said...

"Gose jokoak II-Dena sutan" izan da irakurri dudan liburua, eta lehen liburua bezain beste gustatu ez zaidan arren gustura irakurri dut. Hasiera, gehienbat, astun samarra egin zait baina gero interesgarriagoa iruditu zait eta ezin izan dut irakurtzeaz gelditu amaiera jakin arte. Liburuan Katniss eta Peetaren abentura berri bat kontatzen da, kapitolioari aurre egin behar izango diote oraingo honetan.
Beraz, irakurtzera animatzen zaituztet, luzea izan arren erraza baita.
Nerea M. 4B (2012-2013 ikasturtea)

Anonymous said...

“Dena Sutan” liburua asko gustatu zait, izan ere, serietako liburu bat izanik astunagoa izango zela pentsatzen bainuen. Oraingo honetan, gauzak dezente aldatu dira lehenengo liburutik, protagonisten helburua Kapitolioko eredu batzuk aldatzea baita, beraz, nobelaren ideia nagusia matxinadaren ingurukoa da. Bestetik, Katniss hor dabil bere sentimenduak argitu nahian eta horrek maitasun puntu bat ematen dio liburuari. Hala ere, esan beharra daukat bukaera ez zaidala gehiegi gustatu, ezer gertatu ez balitz bezala geratu bainaiz. Hau dena esanda, abentura eta fikzioa gustatzen zaion edozeini gomendatuko nioke liburu hau.
Irati U. 4.A 2012-2013

Anonymous said...

Liburu hau izugarri gustatu zait. Lehenengo zatia irakurri eta gero, ez zela hain ona izango pentsatu nuen, (normalean aurrenekoa izaten baita hoberena)baina lehenengoa bezain interesgarria dela esango nuke. Kapitolioak bere indarra bidegabekeriz erabiltzen jarraitezn du, baina gauzak aldatzen hasiak direla nabaritzen da. Jokoak oraingoan ez dira berdinak izan eta amaierak jakinmin handiz utzi nau. Asko gustatu zaizkit pertsonaia berriak, liburuari bizi gehiago ematen batiote. Haitmichen jokoak nolakoak izan ziren jakitea ere(bazen garaia)interesgarria izan da.
Beraz,liburu hau nerabeei eta helduei gomendatuko nieke, edonori gusta dakiokelako.

Oihana Berakoetxea 4.A 2012-13

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria , erraza dena irakurtzen eta kapitulu bat irakurri eta gero, gehiago irakurtzeko gogoa ematen dizuten horietakoa da.Gose jokoen bigarren zati honetan Katniss eta Peeta berriro Snow presidenteak ezarritako beste hil edo biziko jokoetan parte hartu beharko dute beraiek eta beraien familiak bizirik segitzea nahi badute.Liburu hau irakurri dutenentzat hirugarren zatia irakurtzea gomendatuko nieke.
Idoia.O 4A 2012/2013

Anonymous said...

DENA SUTAN. Liburu hau asko gustatu zait, “Gose Jokoak” baino ahulagoa iruditu zaidan arren, ez naiz damutzen irakurri izanaz.
Liburu honetan Gose jokoetan irabazle atera ziren Katniss eta Peetaren jarrera erabat aldatu da, eta hauen arteko harremanaren zalantzak barruti guztietara zabaldu ondoren istilu gogorrak egon dira. Katnissek eta Peetak zoriontsu izan eta familiarekin lasaitasun pixka batez bizitzeko asmoa dutenean, berri txar baten berri izango dute, hau da, aurten Gose Jokoetan parte hartuko duten pertsonak aurreko urteetan irabazle ateratakoak izango dira. Beraz, Katnissek derrigorrez bueltatu beharko du jokoetara, bera baita Hamabigarren barrutian irabazte atera den neska bakarra, hau horrela izanik Peetak bere burua aurkeztuko du berriro jokoetara joateko.
Liburu hau “Gose Jokoak” irakurrita duen edozeini gomendatuko nioke, horrela ez bada biak irakurtzeko esango nioke. Beraz badakizue irakurri, ez zaizu damutuko.

Aiora M. - 4.B(2012-2013)

Anonymous said...

Nik Dena Sutan liburua irakurri dut, Gose Jokoen bigarren atala. Katnissek eta Peetak Gose Jokoak irabazi eta etxera etortzen direnean arazoak izango dituzte, jokoetatik biak garaile eta bizirik atera direlako, Snow presidenteari desafio eginez. Baina arazorik handiena, barruti bakoitzeko bi tributu, jokoetatik lehen garaile atera ziren neska batek eta mutil batek, jokoetan parte hartu beharko dutela enteratzen direnean izango da. Niri liburu hau asko gustatu zait, Gose Jokoen lehenengo liburua hobea izan arren, baina nik liburu hau irakurtzea gomendatuko nizueke, istorioa oso polita duelako.

Ane O. 4B (2012-2013)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, triologiatik oberenetarikoa nere ustez hasieran pixkat aspertu naizen harren. Liburua suspense asko zuen eta baita ere zientzia fikzio. Nere ustez oso konbinazio ona da. Gehien gustatu zaidan partea, azkeneko partea da, suspense asko zuelako eta eta momenturo ez nekien ze pasa behar zan. Liburua edonorri gomendatzen diot oso interesgarria eta akzio asko dulako. Anton E. V.

Anonymous said...

“Gose jokoak dena sutan” ez zait hainbeste gustatu lehenengoarekin parekatuta. Oraingo liburuan Peeta eta Katniss arazo garrantzitsu batean sartuko dira, irabazi eta gero sortu zena, hau da, barrutiak kapitolioren aurka altxamendu bat sortzen hasiko direla zurrumurruak entzuten dira. Honekin batera Snow presidenteak adierazten du barruti guztiei 25urtez behin gose joko bereziak egiten direla eta oraingoan tokatu dela. Zein izango dira oraingoan tokatzen zaien pertsonaiei? Egia izango ote al da entzundako zurrumurruak? Nire iritziz irakurle guztiei gomendatuko nieke liburu hau.

Ane U. 4B 2012-2013

Anonymous said...

Liburu hau izugarri gustatu zait. Aurreko liburua, “Gose Jokoak”, bezain ona iruditu zait.

Aurreko gose jokoetatik bizirik atera ondoren, Peeta eta Katniss-ek beraien amodioaren antzezpenarekin jarraitu behar izaten dute barrutietako jendearen haserrea eta altxamendurako gogoa baretzeko. Horrez gain berriro bidaltzen dituzte jokoetara, baina oraingo honetan ez dira aurrekoak bezalakoak izango, beste garaileen kontra jokatu beharko dutelako.

Nahiko luzea den arren irakurtzeko erraza irudi zait, zailtasunik gabea. Gainera oso entretenigarria da.

Jone I. 4A 2013

Anonymous said...

“Dena Sutan” liburua, oso interesgarria eta zirraragarria iruditu zait. Katniss izeneko neska batek kontatua dago eta neska honek aurreko Gose Jokoetan parte hartu zuen, baina arau bat hautsi zuen, bi irabazle egotea, bera eta Peeta (bere barruti bereko mutil gazte bat, ondoren ikusleentzat bere mutil laguna bihurtzen dena. Horren ondorioz, aurten ere Gose Jokoetara joatea derrigortzen dute, Peetarekin batera. Abentura handiko liburua da, momentu bakar batean ere aspertzen ez zaituena, beti baitzaude etorriko denaren zain. Beste momentu batzuetan oso kilikagarria da, borroka asko agertzen baitira. Irakurtzea gustuko duen edozeini gomendatuko nioke liburu hau. Animatu eta irakurri!

Imanol M. 4A (2012-2013)

Anonymous said...

Liburu hau, izugarri gustatu zait. Hasteko, nahiz eta liburu luze xamarra izan, oso erraz irakurtzen delako eta bestetik oso entretenigarria egin zaidalako. Gainera liburua irakurtzen ari nintzen heinean, protagonisten gorputzean sentitu naiz erabat. Bestetik, Katnissek hartzen duen posizioa ez zait bat ere erraza iruditu, zeren eta Jose Jokoan izan zirenetik bere bizia erabat aldatu da, gustuko duen mutilarengatik aldendu behar izan du amodio kontuetan batez ere eta bere jolaskidearekin Petarekin maiteminduta zegoela eta hainbat gezur esan baititu. Eskerrak ordea Petarekiko zuen harremana aurreko urtetik ona asko hobetu den. Azkenik, esan beharra daukat, nahiko bukaera arraroa iruditu zaidala. Nik edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea, benetan zoragarria iruditu zait!

Izaro O. 2012-2013 4A

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Liburu hau gogor xamarra da baina momentu polit asko ditu. Istorioak genero ezberdinak nahasten ditu: erromantikoa, abenturazkoa, borroka …Kapitolioak 12 barrutiak nola tratatzen dituen harrigarria iruditu zait, esklabuak bezala erabiltzen dituztelako bertako pertsonak baina azkenik matxinada bat egiten dute eta kapitolioaren kontra joaten dira. Liburua irakurtzen hasiz gero ezingo duzu utzi, anima zaitez!

Urko O. 4B 2012-2013

Anonymous said...

Izugarri gustatu zait liburua! Lehenengoa irakurri nuen pasa den urtean eta egia esan,ez nuen uste bigarren zati hau hain polita izango zenik. Gainera, hirugarren zatia irakurtzeko gogoa eta guzti ematen dit.
Liburuan, urtebete lehenago Katniss eta Peetaren bizimodua kontatzen da hasieran, nola ezer ez izatetik dena izatera pasa diren, nolabait esatearren. Hala ere, beraien zoriontasuna ez da betiko izango; hara non azalduko den Show presidentea matxinada bati buruz hizketan. Katniss jabetzen da bere familia eta lagunak arriskuan daudela eta txapeldunek egiten duten itzulian dena konpontzen saiatzea erabakiko du, edo hobeto esanda, Show presidenteak agindu dio. Horren ondoren etorriko dira, barrutietarako bisita, ezkontza eskaera argazki saioa eta antzeko gertaerak.
Irakur ezazu liburu hau, merezi du eta!

Alex G. 4.A 2012-2013 ikasturtea.

Anonymous said...

Nik Dena sutan liburua irakurri dut, hau da,Gose jokoen bigarren liburua. Oso liburu polita eta interesgarria iruditu zait baina aukeran Gose jokoen lehen liburua politagoa iruditu zitzaidan.Katniss eta Peeta dira jokoen garaileak eta orain garailen herrian bizi dira 12.barrutian. Katnissek zalantz asko izaten ditu bere sentimenduekin alde batetik Gale dago bere lagun handia eta bestetik Peeta jokoetako izan zuen mutil laguna, jendeari erakutsi behar baitie oraindik elkar maite dutela eta batez ere Snow presidenteari. Kapitolioko buruak oso arau zorrotzak jartzen ari dira barrutietan,jende asko ari da hiltzen,matxinadak daude….75.gose jokoak iristear daude, 25urtetik behin arau ezberdinak jartzen dituzte jokoetarako. Aurten barruti guztietatik hiru garaile joango dira beraz 12.barrutitik Katniss, Peeta eta Haymitch,horietatik bi jokoetara eta bestea laguntzera. Azkenean Katniss eta Peeta joaten dira jokoetara. Bukaera jakin nahi baduzu irakurri liburua oso polita da eta!
Nerea G.(2012-2013)4.B

Anonymous said...

Oraingo honetan "Gose Jokoak" trilogiako bigarren liburua hautatu dut, "Dena Sutan". Nobela hau ez zait gustatu, aspergarria eta geldoa iruditu baitzait. Ez da akzio askoko liburua, esan bezala, aspergarri samarra da. Pertsonaiak ez dira asko aldatu, eta horrek ere ez du intrigarik sortzen. Aurreneko liburuarekin konparatuz bigarrengo hau oso atzean geratzen zaiola dirudi. Ez nuke liburu hau irakurtze gomendatuko, baina, tira, trilogia jarraitu nahi izanez gero...

Lide LASA 4B
(2012-13)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait,oso interesgarria eta polita delako.
Hasieratik bukaeraino harrapatzen
dizu.Katniss eta Peeta(liburu honetako protagonistak)gose jokoetara itzuli behar dira eta sufrimenduarekin beste abentura berri bat biziko dute.
Liburu hau edonori gomendatzen diot,batez ere abenturazko liburuak gustatzen zaienei.
J.C.R 3.A
(2012-13)

Anonymous said...

Nik “Dena sutan” liburua irakurri dut, eta nahiko luzea izanagatik izugarri gustatu zait. Hasiera astun samarra egin zaidan arren, Katnissek eta Peetak Jokoak irabazi zituztelako egiten duten Garaipeneko Itzulitik aurrera, istorioa ezin entretenigarriagoa egin zait. Gainera, urte horretan hirugarren Mende Laurdeneko Morrontza denez,zerbait berezia egiten dute: Lehengo garaileak joango dira jokoetara, eta 12. Barrutian hiru garaile baino ez daudenez, bi gazteak joan beharrean suertatzen dira. Lehen liburua adina gustatu ez zaidan arren,edonori gomendatuko nioke irakurtzea.
AXIER A. 3.A 2012-2013

Anonymous said...

"Dena sutan" liburua asko gustatu zait.
Liburu hau gose jokoen bigarren zatia da. Peeta eta katniss hamabi garren barrutira etortzen dira. Orain luxuzko bizitza bat dute, baina mende laurdeneko morrotzaren eguna iristen denean, biak berriz ere barrutira bueltatzen dira beste urteetako garaileekin batera.Gainera oraingoan aliatu gehiagorekin.
Liburu hau oso patxaran letu beharra dago, baina nahiko polita da.

Alaitz M. (3.A)
2012-2013

Anonymous said...

“Dena Sutan” liburua asko gustatu zait, lehenengo liburua bezain gustura irakurri ez dudan arren. Oraingo honetan, gauzak asko aldatu dira lehen liburutik,nobelaren helburu nagusia matxinadaren ingurukoa baita. Liburu honetan 75. Gose Jokoak antolatuko dira eta bertan, lehengo garaileen artetik hartuko dituzte tributuak eta Katinss eta Peetari egokitzen zaie berriz jokoetara joatea. Bestetik, Katniss hor dabil bere sentimenduak argitu nahian eta horrek maitasun puntu bat ematen dio liburuari. Hala ere, esan beharra dago liburuaren amaiera ez zaidala batere gustatu ezer gertatu ez balitz bezala geratu bainaiz eta ulertzeko zaila egiten baita. Beraz, edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea. Alazne G. 3.A (2012-13)

Anonymous said...

Nik “Dena sutan” liburua irakurri dut, “Gose jokoak” liburuaren jarraipena da eta asko gustatu zait. Gose jokoetan irabazle atera ziren Katniss eta Peetaren jarrera erabat aldatu da, eta hauen arteko harremanaren zalantzak barruti guztietara zabaldu ondoren istilu gogorrak egon dira. Istilu horien aurrean kapitolioak mendekua hartzen du, jendearen altxamenduaren beldur direlako, Katniss eta Peetak berri txar baten berri izango dute, berriz hartu beharko dute parte Gose Jokoetan, aurten gainera Gose Jokoetan parte hartuko duten pertsonak aurreko urte guztietan irabazle ateratakoak izango dira.
Liburu hau “Gose jokoak” gustatu zaion edonori gomendatuko nioke, apur bat luzea den arren erraz irakurtzen delako, ANIMA ZAITEZ!!

Maite T. (2012-13) 3.A

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, bere erakargarritasunagatik. Liburu honetan, 12.barrutiko Katnissen istorioa kontatzen da. Aurreko liburuan Peeta eta biak gose jokoak irabazi zituzten eta horren ondorioz lasai bizi zitezkeen beraien barrutian. Baina liburu honetan, jokoak irabazi dituzten guztiak eraman behar dituzte borrokara, Katniss eta Petaren lasaitasuna zapuztuz. Liburu honetan, bestean bezalaxe, genero ezberdinak nahastuta daude: abentura, amodioa… eta honek xarma berezi bat ematen dio. Beraz, lehengo liburua irakurri duzuen guztioi gomendatuko nizueke liburu hau irakurtzea, oso polita baita.
Aitor O. 3.A (2012-13)

Anonymous said...

Niri Gose Jokoaken bigarren liburua “Dena Sutan” asko gustatu zait. Nahiko luzea da baina ez da zaila irakurtzen eta gainera asko barneratzen zara istorian. Lenengo liburuan bezalaxe Katniss eta Peeta agertzen dira liburuan. Lenengo liburuan bezalaxe beraien gezurrekin jarraitzen dute bigarren liburuan ere esnaez ezkondu egin behar dutela.. Bestetik aurreko liburuan baina pertsonaia geiago azaltzen dira.Katnissen aurreko egoera eta oraingoa asko aldatu dira Gose Jokoak irabazi zituenetik eta horretaz ere asko hitz egiten du. Nik liburu hau abenturazale guztiei gomendatuko nieke.Hasi irakurtzen, zihur gustatzen zaizula!

Nerea. E (2012-13) 3.A

Anonymous said...

Nik “Gose Jokoak” en bigarren liburua irakurri dut, “Dena Sutan” izenekoa. Liburu hau asko gustatu zait baina hasiera astuna da, baina jokoetan hasten direnean erraz irakurtzen da. Gehien gustatu zaidan zatia Finnick, Peeta, Katniss eta Mags laino pozoitsuari ihesi zijoaztenekoa. ANIMA ZAITEZ!!!
Josu P. 3A 2013-2014

Anonymous said...

Oraingo honetan Suzzane Collins idazle Estatu Batuarraren Gose Jokoak trilogiako bigarren liburua irakurri dut. Liburu hau gustatu zaidan arren, onartu behar dut lehenengo liburu askoz ere gehiego gustatu zitzaidala. Liburu honen hasiera gustatu zait baina Mende Laurdeneko Morrontza dela eta, Katniss eta Pettak berriz ere parte hartu behar dute 75. Gose joko hauetan. Agian hori izan da liburu hau bestea zen bezain interesgarria ez izatearen arrazoia, pertsonaiak ez dira asko aldatzen, oraingoan joko hauek ez dira horren deitalatuta kontatzen eta, dena horren “repetitiboa” izatearen ondorioz sinesgarritasuna galtzen du. Hala ere lehen liburua irakurri baduzu animatzen zaitut hau irakurtzera, oso trilogia interesgarria baita eta asko engantxatzen zaitu. Izugarrizko gogoak ditut jada hurrengo liburua irakurtzeko, Eskonoso Isekaria. Anima zaitez eta irakurri, ez zara damutuko!



IKER N. 3A(2012-2013)

Anonymous said...

“Dena Sutan” liburua, oso interesgarria eta zirraragarria iruditu zait. Katniss izeneko neska batek kontatua dago eta neska honek aurreko Gose Jokoetan parte hartu zuen, baina arau bat hautsi zuen, bi irabazle egotea, bera eta Peeta (bere barruti bereko mutil gazte bat, ondoren ikusleentzat bere mutil laguna bihurtzen dena. Horren ondorioz, aurten ere Gose Jokoetara joatea derrigortzen dute, Peetarekin batera. Abentura handiko liburua da, momentu bakar batean ere aspertzen ez zaituena, beti baitzaude etorriko denaren zain. Beste momentu batzuetan oso kilikagarria da, borroka asko agertzen baitira. Irakurtzea gustuko duen edozeini gomendatuko nioke liburu hau. Animatu eta irakurri!

gorka.A
(2012-2013)

Anonymous said...

Niri “Dena Sutan” (Gose Jokoak 2) liburua asko gustatu zait entretenigarria izateaz gain emozioz betea dagoelako. Katniss eta Peeta hamabigarren barrutiko Garaileen Herrian bizi dira orain, aurreko Gose Jokoen garaile izateagatik eta asko aldatu da beraien bizimodua. Baina, aurreko Jokoetan Kapitolioari aurre egindako moduak bere ondorioak edukiko ditu eta Snow presidenteak berriz ere Barrutira bidaliko ditu Katniss eta Peeta. Niri lehenengo liburua entretenigarriagoa iruditu zait bigarrena baino, eta ez zait gustatu nola amaitu den. Hala ere gure adineko edozeini gomendatuko niokeen liburua da.
Andoni.A 3.A (2012-2013)

Anonymous said...

Gose Jokoak II- Dena sutan

Gose jokoak II- Dena sutan, liburu polita iruditu zait. Beste irakurketa saio batean, lehen liburua irakurri nuenez, bigarrenaren irakurketa errazagoa egin zait. Lehenengo liburua gehiago gustatu bazitzaidan ere, honetan ere egon dira interesgarriak iruditu zaizkidan hainbat zati, besteak beste: Katnis, Peeta eta Haimichi, berriz ere jokoetara itzuli behar zutela esan zietenean, eta Peeta eta Katnis, jokoetara itzultzen direnean. Kontrako aldera, gehiago izan dira, gustatu ez zaizkidan zatiak, izan ere, lehen liburuaren errepikapena iruditu bait zait hainbat zatitan. Hala ere, hirugarren liburua irakurtzeko gogoz geratu naiz, bigarrenaren bukaerak, ez baitizkit gauzak oso argi utzi. Dena den, abenturazko historioak gustatzen zaizkion edonori gomendatuko nioke, oso liburu sorta bizia iruditzen bait zait. Animatu irakurtzera!
Leire U. 3A (2012-13)

Anonymous said...

“Dena Sutan” liburua asko gustatu zait, nahiz eta ez zidan iruditu “Gose Jokoak”- en mailara heltzen denik, baina ala ere, ez naiz damutzen irakurri izanaz, jarraitu beharreko bilduma baita.
Bigarren liburu honetan, Gose jokoetako irabazleen (Katniss eta Peeta) egoera erabat aldatu da, hauen arteko harremanaren sinesgarritasun ezaren susmoak barruti guztietara zabaldu baitira eta ondorioz egoera gogorrak bizi dituzte denek. Katniss eta Peeta zoriontasunerako bidean daudela eta familiaren ondoan, berri ikaragarri txar baten berri izango dute: aurten Gose Jokoetan parte hartuko duten pertsonak aurreko urteetan irabazle ateratakoak izango direla. Katnissek jokoetara bueltatu beharra izango du nahi ala ez, hamabigarren barrutiko irabazte atera den neska bakarra baita , hau ikusita Peetak ere berriro jokoetara aurkeztea erabakiko du.
Edonori gomendatuko nioke liburu hau, batez ere, intriga, maitasuna eta abentura gogoko dituztenei.


Ane. A 3.A (2012-1013)

Anonymous said...

Gose Jokoak liburua irakurri dut. Liburu polita iruditu zait, entretenigarria eta erraz ulertzen dena. Suzanne Collinsen liburu honetan, Katniss eta Peetak bizitzen duten esperientzia kontatzen du. Bi neska-mutilak gose jokoetara joateko hautatuak izan dira. Bakoitzak talentu bat du. Katnissen talentua arkua erabiltzea da eta Peetaren berriz indarra. Gose jokoak normalean 1 edo 2. barrutikoak irabazten diztuzte baina oraigoan aldiz ez. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dut.
Izarraitz L. 3A

Anonymous said...

Garaipenaren Itzulian barrutien ezinegona handiagotu besterik ez zuten egin Katnissek eta Peetak, nahiz eta Snow presidenteak argi esan egoera baretu behar zutela. Biak Itzulia amaitu zain zeuden bai baitzekiten Gose Jokoekin lotutako gauza guztiak bukatuko zirela Itzuliarekin batera eta gertatutako guztia ahazteko moduan izango zirela baina Mende Laurdeneko Morrontzan inork espero ez zuena gertatu zen. Tributuak lehendik zuden irabazleen artetik hartu zituzten, bai neskak eta bai mutilak. Beraz, dena ahaztu beharrean, berriz ere Jokoetara itzuli behar izan zuten Katnissek eta Peetak. Katnissek argi zeukan oraingoan Peetak atera behar zuela bizirik eta ahal zuen guztia egingo zuela hura salbatzearren. Baina Joko hauek ere ez dira Kapitolioak nahi duen bezala amaituko eta oraingoan ere Katnissek izango du zerikusia gertatuko denarekin. Bitartean zenbait barrutitan matxinadak izango dira eta...
Liburu hau asko gustatu zait nahiz eta luze xamarra izan eta edonori gomendatuko nioke bai irakurtzea asko gustatzen zaionari, bai irakurtzeko ohitura handiak ez dituenari.
Ainhoa O. 3A(2013-2014)

Anonymous said...

Oraingo honetan “Dena Sutan” liburua irakurri dut eta liburu hau Gose Jokoen bigarren zatia da. Liburua interesgarria da eta erraz irakurtzen da. Protagonista Katniss izeneko neska bat da eta aurreko urteko Gose Jokoak irabazi zituen bere barrutiko mutilarekin batera, Peeta alegia. Irabazleak direnez, barrutiz barruti itzaldiak ematen joan beharra daukate baina ez dakite barrutietan matxinadak daudela. Bi gazte hauek bizirik ateratzeko bikote izango balira bezala jokatu zuten eta orain hori denen aurrean erakutsi behar dute eta noski, sinesgarria izan behar da. 25 urtetik behin barrutiko bi irabazle, bat mutila eta bestea neska, aukeratzen dituzte Mendelaurdeneko Jokoak egiten dituzte eta Katniss eta Haymitch tokatu ziren baina Peeta borondatezko atera zen Haymitchen ordez. Bi protagonistak konturatuko dira Gose Joko hauek oso oso desberdinak direla besteekin alderatuta eta oraingoan Kapitolioa Katnissen aurka dago, hau da, Ktniss hil nahi dute. Lortuko al dute Petak eta Katnissek bizirik ateratzea?? Liburua nahiz eta luzea izan erraz irakurtzen da, oso polita delako. Horregatik animatu egiten zaituztet liburu hau irakurtzera.

Iñaki G. (2013-2014)

Anonymous said...

Nik "gose jokoak" trilogiako bigarren liburua irakurri dut: "Dena sutan". Niri liburu hau asko gustatu zait. Bertan Katniss, Peeta, Haymitch etab dira protagonistak. Peeta eta Katniss hirurogeita hamabost garren gose jokoetara doazte Haymitch lagun dutela. Hamahirugarren barruti bat dela jakiten dute. Hirugarren liburua irakurtzeko gogoarekin geratu naiz. Abentura zale guztiei gomendatzen diet.
Maria M.
2013-14
Aralar BHI (3.B)

Anonymous said...

Nik irakurri dudan liburua “Dena sutan” da. Liburu hau oso interesgarria iruditu zait eta behin irakurtzen hasita ezin nuen gelditu. Liburu hau Gose Jokoen bigarren zatia da. Katnniss eta Peetak Hamabigarren barrutiko irabazleak, Garaileen Herrian bizi dira beren familiekin. Snow Presidenteak lehengo gose jokoetan gertatu zenagatik hainbat matxinada sortu ditu barrutietan eta baita ere Katniss eta Peeta berriro bidaliko dituzte gose jokoetara. Liburu hau denei gomendatzen diet, nahiz eta itxuraz liburu luzea dela iruditu erraz irakurtzen da. Anima zaitez! Agurne Z. (2013-2014) 3.B

Anonymous said...

Gose Jokoak-2/dena sutan liburua asko gustatu zait. Abentura, maitasuna, tristurazko … istorio baten gaineko pasarteak kontatzen ditu.Katniss eta Peeta garaileen herrian bizi dira, eta beraien harremana asko aldatu denez, jendea berain arteko harremana zalantzan jartzen asten da eta arazo batzuk izaten dituzten, baina Katnissek beste arazo bat ere badu, jendeak uste du kapitolioari aurre egin diola, orduan matxinadak gertatzen hasten dira eta kapitolioak mendeko hartzen du. Mende laurdeneko morrontza sistema iristen denean, Katniss eta Peetak berri txar bat jasotzen dute, berriz ere Gose Jokoetara joan beharra dute eta aurten gainera beste urteetan irabazi dutenen aurka egin beharko dute. Berriz ere itzuliko al dira beraien barrutira … Irakurri eta jakingo duzue.
Liburu hau denei gomendatzen dizuet, oso entretenigarria da eta luzea izan arren azkar eta errez irakurtzen da. ANIMA ZAITEZTE IRAKURTZERA!!!
Alaia L. 3.B (2013-14)

Iñaki Carrera said...

Nik irakurri dudan liburua “Dena sutan” da. Liburu handia da baina oso erreza irakurtzeko. Liburu hau oso nahasgarria era bada zati batzuetan baina bukaeran denaz enteratzen zara. Liburu hau txarra da, aurreneko liburuarekin konparatuta, nahaskorra delako eta ez naizelako istorioaz ondo enteratu. Baina bueno zuek irakurri nahi baduzue zuen eskura nire ustez liburu hau txarra da.

Iñaki C./ 3B / (2014/04/27)

Anonymous said...

Oraingoan Gose Jokoen bigarren liburua irakurri dut, Dena Sutan. Liburu polita dela iruditu zait, izan ere abentura asko pasa behar dituzte Katniss eta Peetak. Bi hauek, berriro gose jokoetara bultatu beharko dute.Bertan hainbat gauza arraro gertatuko dira, gose jokoak irabazteko zailtasun handiagoak izateko. Baina liburuaren bukaeran gauza arraro bat gertatuko da. Edozeini gomendatuko nieke liburu hau, irakurtzeko erraza eta entretenigarria baita.
Izarraitz L. 3A

Anonymous said...

Nik Suzanne Collinsen "Dena Sutan" liburua irakurri dut. Liburua Katniss eta Peetaren inguruan gertatzen diren ekintzei buruz doa. Katniss eta Peeta lehengo urteko gose jokoen garaileak dira, baina aurtengo gose jokoak zailagoak egingo zaizkie: aurreko urtetako garaileen kontra borrokatu beharko bait dute. Momentu oso gogorrak pasako dituzte: tximinoak agertuko diren momentuan, azidoa ukitzen dutenean azalean mina emango dien momentuan... Liburu hau asko gustatu zait eta edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzeko. Anima zaitezte!

Jon.E 3.B (2013-14 ikasturtea)

Anonymous said...

Dena Sutan liburua polita eta entretenigarria iruditu zait. Liburu luzea da, baina interesgarria. Katniss eta Peetaren arteko gora beherak eta istorioak kontatzen dira bertan. Baita, berriz ere, jokoetara jon beharra dutela. Jokoetan gauza interesgarriak gertatzen dira eta engantxatu egiten zaitu. Anima zaitez irakurtzera!

Amaia.O 3.A (2013-2014)

Anonymous said...

Niri Dena sutan liburua asko gustatu zait. Katniss eta Peeta gose jokoak irabazi ondoren etxera itzuli dira, baina gauzak ez dira lehen bezala, zeren barrutietan, altxamenduak ari omen dira sortzen eta Katnissek eta Peetak horretan zerikusia izan dezakete. Gainera aurten, mende laurdeneko morrontza dela eta, jokogileek tributuak aukeratzerako garaian, gauzak aldatu egiten dituzte eta aurten, Snow presidenteak, 75. Gose jokoetarako, beste urteetan garaile izan zirenen artean aukeratuko ditu tributuak eta beraz, 12. Barrutian, Katniss izan denez gose jokoetako neska irabazle bakarra, berriro esparrura itzultzera egongo da behartua. Niri liburua hau oso interesgarria iruditu zait eta beraz irakurtzera animatzen zaituztet.
Naroa A. 3.A (2013-14)

Anonymous said...

Nik “Dena Sutan” liburua irakurri dut, eta asko gustatu zait. Peeta eta Katniss Garaileen Herrian bizi dira orain, eta nahi adina janari dute bizitzeko, baina, aurreko Jokoetan Kapitolioari aurre egin izanak, ondorioak izango ditu. Matxinadak hasiko dira kapitolioaren aurka zenbait Barrutietan. Gainera, Peeta eta Katinessek Gose Jokoetara bueltatu beharko dute. Lortuko ote dute oraingo honetan bizirik ateratzea? Jakin nahi baduzu anima zaitez irakurtzera, entretenigarria eta engantxagarria baita!
Leire R. 3B (2013-14)

Anonymous said...

Nik Gose Jokoaken bigarren liburua irakurri dut ``Dena Sutan´´. Liburua gustatu zait, baina, pixka bat luzea iruditu zait. Gose Jokoaren jarraipena da ``Dena Sutan´´. Katniss etexera itzultzen da 74.Gose Jokoak irabazi ondoren. Gero 75. Gose Jokoak iristen dira eta bertan, Katnissek eta Peetak hartzen dute parte beste batzuekin batera. Nik liburu hau gomendatuko nuke interesgarria delako.
Endika.A 3.A

Anonymous said...

Liburu polita iruditu zait eta erraz ulertzen dena. neska mutilak gose jokoetara joateko hautatuak izan dira. Bakoitzak talentu bat dauka. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dut.
ioritz arruabarrena 3.A (2013-14)

Anonymous said...

Irakurri dudan liburua "Dena Sutan" izan da. Katniss Everdeen eta Peeta Melark 74.gose jokoen irabazleak izan ziren eta orain Snow presidentearen erruz 75.jokoetan parte hartu beharko dute. Liburu hau ere aurrekoa bezain entrenigarria egin zait, espero ez dituzun gauzak gertatzen baitira. Hurrengo liburua irakurtzeko grina sortzen du. Animatu zaitezte irakurtzera!

Ander Z. (2013-2014) 3B

Anonymous said...

Dena sutan liburua irakurri dut eta asko gustatu zait, oso erraz irakurtzen eta ulertzen da. Liburu honetan Katniss eta Peeta, hamabigarren barrutiko bi gazte, 74garren gose jokoetan garaileak izan zirenak, mende laurdeneko morrontza dela eta berriro ere jokoetan parte hartzera behartzen dituzte, horaingo honetan aurreko urteetako garaileen aurka, barrutik bakoitzetik bi, neska bat eta mutil bat. Zeinek irabaziko ote ditu 75garren gose jokoak? Irakur ezazu jakin nahi baduzu!
Irantzu E. 3B (2013-14)

Anonymous said...

Dena sutan liburua entretenigarria iruditu zait. Lehengoa politagoa izan arren. Katnissek eta Peetak berriz ere Jose Jokoetara joan bearko dute aurreko urtean biak irabazi zutelako. Elkarren aurka jokatu bear dute berriz. Jose Jokoetako gora berak kontatzen ditu. Lehengo liburua irakurri baduzue gomendatuko nizueke liburu hau irakurtzea‚ bestea politagoa izan arren.
Nora L. 3.A

Anonymous said...

Niri "Dena Sutan" liburua oso interesgarria iruditu zait. Nahiz eta lehen liburua baina gutxiago gustatu zirraraz beteriko liburua iruditu zait. Peeta eta Katnissek 74. Gose Jokoetan egindakoak ez dio batere graziarik egin Snow presidenteari eta horren ondorioz arau aldaketa bat egiten du. 75. jokoetarako tributu bezala Katnis eta Peeta aurkezten dira berriro eta berta lan oso zaila izango dute, beste urteetako irabazleak garaitu beharko baitituzte. Lehen esan bezala liburua asko gustatu zait, naiz eta bukaeran gauzak ain garbi ez geratu. Abenturazko liburuak gustatzen zaizkion edozeini gomendatuko nioke liburu hau.

Jon I. 3.B
(2013-14)

Anonymous said...

Nik "Gose jokoak II-Dena sutan" liburua irakurri dut eta asko gustatu zait, nahiz eta ez dudan lehenengo liburua bezain gustura irakurri. Liburu honetan dezente aldatu dira gauzak lehenengo liburutik. 75. Gose Jokoak antolatuko dira eta bertan barruti bakoitzetik jokoak irabazi zituzten bi tributu hautatu beharko ditu barruti bakoitzak.Hori dela eta Peete eta Katnissi berriro joatea takatuko zaie. Gainera Katnnisek eta Peetek maitasun puntu bat ere ematen die liburuari.Eta bukatzeko esan beharra daukat bukaerako zatia kosta egin zaidala ulertzea eta ez zaidala asko gustatu. Hala ere anima zaitezte liburu hau irakurtzera!!!
Enaitz A. 3.B(2013-14)

Anonymous said...

Nik dena sutan irakurri dut. Oso liburu entretenigarria iruditu zait eta oso azkar irakurri daiteke. hasieran ez dut oso ondo ulertu baina gerora ulertzen joan naiz. Liburu hau irakurtzeko gose jokoak irakurtzea gomendatzen dizuet bestela honako hau ez delako ulertzen, gose jokoak irakurrita pertsonaiak eta gaia antzekoak dira eta errazagoa egiten da. Anima zaitezte!
Enara A.
3.B

Anonymous said...

Dena Sutan liburua irakurri dut nik. Asko gustatu zait liburu hau, abenturazkoa eta misteriotsua delako aldi berean. Kattnis eta Peetak irabazi zituzten lehengo urtean joko hauek eta, aurten berriro parte hartzera eraman dituzte, beraien gogoz kontra.Bertan abentura asko izaten dituzte eta elkarren artean duten,maitasuna... agertzen dira. Bukaeran sekulako intrigarekin uzten duen liburua da hau. Gomendatuko nukeen nobela da, luze xamarra da baina ez zait astuna egin. Animatu irakurtzera!
Sara A. 3B (2013-14)

Anonymous said...

Katniss eta Peeta bizirik irten ziren Jokoetatik harrigarria izan arren. Baina, orain, ondorioz Panemeko barrutiak altxatzen hasi dira. Bi gazteen erromantzea nahiz eta Jokoak bukatu Kapitolioak barrutiak menderatzeko bide bakarra da eta Katnissek maite dituenak babestu nahi baditu Peetaz txora-txora eginda dagoela antzeztu beharko du. Gainera aurtengo Jokoetarako zerbat ezberdina dago antolatuta, tributuak aurreko irabazleetatik irtengo dira! Lortuko ahal du Katnissek Peeta salbatzerik? Kapitolioak lortuko ahal du errebeldeak lasaitzea?
Liburu hau izugarri gustatu zait. Oso entrtenigarria da eta lehenengo atalaren zati asko errepikaturik ere, oso gustora irakurri dut. Abentura, maitasuna, umore pittin bat... denetik du liburu honek eta edozeni gomendatzen diot!

Irune Mendieta 3A

Anonymous said...

Gose jokoak liburua irakurri dut eta asko gustatu zait liburu hau.Katniis eta pettak berrize ere parte hartuko dute 75. Gose jojoetan.Katniss eta pettak bere gezurrekin segituko dute lehenengo liburan bezalaxe.Liburu honetan aurrenekoan baino generero ezberdinak nahasten ditu eta hori nire ustez liburu honi bere saltsa eman dio.Liburu hau abentura zaleei gomendatzen diet!!!anima zaitezte!!!
Asier A. 3B(2013-2014)

Anonymous said...

"Dena Sutan" liburua asko gustatu zait. Gose jokoak irabazi eta gero, Katniss eta Peeta batera daudela antzezten dute. Gose Jokoetara bidaltzen dituzte berriz ere, baino oraingo honetan, beste urtetako irabazleekin borrokatu eta kapitolioari aurre egin beharko diote.
Asier L. 3A

Anonymous said...

''Gose Jokoak 2 (Dena Sutan)'' liburua asko gustatu zait. Katniss eta Peeta, gose jokoetako irabazleak izan ziren lehengo urtean, eta beraien bizimodua asko aldatu da ordu ez-geroztik. Aurten, berez, ez lukete berriro ere jokoetan parte hartu beharko, baina Snow presidenteak berriro ere aurten parte hartu behar dutela esan die. Liburu hau oso entretenigarria da, abenturaz beteta baitago gainera, eta oso gustura irakurri dut. Baina bukaerak intrigan uzten zaitu. Nik, edozein adineko edozeini gomendatuko nioke irakurtzea.
Alaia B. 3.B (2013-2014)
27/04/14

Anonymous said...

Nik Gose Jokoak 2(dena sutan) liburua irakurri dut, asko gustatu zait beti interesgarria dagoelako istorioa eta abenturazko istorioak gustatzen zaizkidalako batez ere, baina aldi berean luzea eta gauza batzuk ulertezinak irudi zaizkit. Gehien gustatu zaidana Katnissek egiten dituen akzioak dira, oso azkarra delako eta geziarekin abila. Nik liburu hau edonori gomendatuko nioke 13 urtetik gora, dibertigarria iruditzen zaidalako.



Iñaki M 4.B(2015-2016)

Anonymous said...

Kurtsoko lehenengo liburu bezala "Gose jokoak" trilogiaren bigarren zatia irakurri dut, "Dena sutan". Katniss eta Peetaren bizitza asko aldatu da jokoak irabazi zituztenetik eta Panem osoko biztanleena ere haienarekin batera. Snowi ez zitzaion bat ere gustatu Katnissek aurreko jokoak amaitu nahi zituen modua; horregatik orain bere aurka dago. Katnissek maite dituenak defendatzeko, Peetataz zeharo maiteminduta dagoela bezala egin beharko du. Luzea den arren, ez zait bat ere astuna iruditu eta gaia oso interesgarria da. Bukaerak intrigarekin utzi nau. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke.
Leire P. 4A (2015/2016)
15/10/1

Anonymous said...

Nik, Gose Jokoak sailako Dena Sutan liburua irakurri dut. Hasiera batetik erakarrita sentitu nintzen, honen filma ikusita baitnuen oraindela urtebe edo, eta asko gustatu baitzitzaidan. Liburua egia esan, filma baina bastantez hobeagoa eta interesgarriagoa iruditu zait, filman azaldu ezin diren hainbait detaile agertzen baitira. Liburua irakurtzen ez naiz aspertu, beti baitago akzio eszenaren bat eta hauek zuk zure buruan imaginatzean adrenalina eta interesa sortzen baitizkit. Tributuek Kapitolioari berriro ere irabazten dien momentua izan da hoberena niretzat, hau da, Katnissek, bere arku eta geziz, dena hondatzen duenean.
Edonori gomendatuko nioke liburua hau, aspertzeko aukerarik ez baitizu utziko!
Xumai A. 4.B (2015-16)

01/10/15

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, abenturazko liburuak oso entretenigarriak iruditzen zaizkit eta segituan irakurtzen ditut, liburua oso luzea dela ere esan beharra dago, baina ala ere segituan irakurtzen da. Lehengo urtean lehen liburua irakurri nuen, asko gustatu zitzaidan eta horregatik aukeratu nuen bigarren hau irakurtzea, eta ahal dudanean hirugarrena irakurriko dut. Niri gehien gustatu zaidan pertsonaia protagonista bera da, Katniss, arkua eta fletxak hartuta duen abilidadeak asko harritu dit, honekin ez dut esan nahi beste pertsonaiak ez zaizkidala gustatu, baina niretzat hoberena, interesanteena eta harrigarriena Katniss da. Liburu hau abenturazko liburuak gustatzen zaizkion edonori gomendatuko nioke, eta ez horiei bakarrik, edozein gazte irakurtzea gustatzen zaionari ere bai, baina gomendatuko nuke lehenik lehenengo liburua irakurtzea.
Mikel I. 4-B (2015/16)
15/10/01

Anonymous said...

Nik dena sutan liburua irakurri dut, asko gustatu zait beti interesantea dagoelako istorioa eta abenturazko istorioak gustatzen zaizkidalako batez ere, baina aldi berean luzea eta gauza batzuk ulertezinak irudi zaizkit. Gehien gustatu zaidana Katnissek egiten dituen akzioak dira, oso azkarra delako eta geziarekin abila. Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke 13 urtetik gora, dibertigarria eta interesgarria iruditzen zaidalako.



Iñaki M 4.B(2015-2016)

Anonymous said...

Nik “Gose Jokoak II Dena Sutan” irakurri dut. Niretzat oso liburu polita izan da eta oso gustura irakurri dut. Katnissen abenturak, oso interesgarriak izan dira eta aldi berean, intriga bat ere sorrarazten zuen. Liburuaren hasiera, ez da hain interesgarria izan, baina, Snow Presidentearen bisitaldiaren ondoren, entretenigarriagoa egin zait liburua. Jokoetan daudenean, Katnissek egiten duen ahalegina Peeta bizirik ateratzen saiatzeko, oso interesgarria eta aldi berean, emozionantea ere izan da. Nik liburu hau edozein pertsonari gomendatuko nioke, batez ere, liburua erraz irakurtzen da, eta liburu entretenigarria da.
Izarne Otamendi 4.A (2015-2016)

Anonymous said...

Gose Jokoak "dena sutan" liburua irakurtzeak denbora asko eraman dit baina nik uste pena merezia izan duela irakurtzeak, oso liburu interesgarria iruditu zaidalako. Hasieran hastea kosta zitzaidan oso hasiera aspergarria baitu, baina behin Gose Jokoak hasten direnean gauza hobetu egiten da eta istorioa interesgarri jartzen asten da. Nik liburua gomendatuko nieke irakurtzea gustatzen zaien guztiei.

Joanes O. 4.B (2015-2016) 15-10-10

Anonymous said...

Gose jokoak dena sutan liburua irakurri dut. Asko gustatu zait, abenturazkoa eta misteriozkoa delako. Katniss eta Peeta, 74.gose jokoetako garaileak, mende laurdeneko morrontza dela eta, berriro ere jokoetara bueltatzera behartzen ditu Snow Presidenteak. Beste gose jokoetako garaileen aurka borrokatu beharko dute bizirik atera nahi badute. Liburu potoloa da, baina ez da batere astuna egiten, intrigarekin uzten zaituelako. Nik edonorri gomendatuko nioke liburu hau.
Haizea A. 4A (2015/16)

Anonymous said...


Dena Sutan liburua irakurri dut nik, Gose Jokoak-en bigarren zatia. Bi liburuak oso antzekoak dira ,baina ala ere,Suzanne Collins idazleak, istorioaren interesa mantentzea lortu du. Liburu hau asko gustatu zait, abenturazko liburuak asko gustatzen baitzaizkit.Eta liburu honetan nahikoa eta soberan abentura pasatzen ditu gure Katniss protagonistak. Gainera bukaerak asko intrigatzen du. Hirugarren liburua aurreko biak bezain ona bada irakurtzeko gogo asko daukat. Nik uste dut liburu hau adin guztietako pertsonentzat dela, irakurtzea gustatzen zaien guztiei gomendatzen diet. Eta irakurtzea gustatzen ez zaienentzat ,anima daitezela, ez diela kalterik egingo.
Claudia B. 4B(2015-2016)

Anonymous said...

Gose jokoak liburua asko gustatu zait, abenturaz betea dagoelako eta baita misterioz ere. Hala ere nire iritziz hasiera aspergarri samarra du ez baitago abentura eta misteriorik ia. Dudarik gabe gehien gustatu zaidan zatia, amaierakoa da, jokoak hasten direnekoa. Edade guztietako irakurleei gomendatzen diet liburu hau erraz irakurtzen delako.
Xabier Y. 4.B (2014-2015)
15/10/01

Anonymous said...

Gose jokoak 2 edo ”Dena Sutan” trilogia bat da,asko gustatu zait bere abentura,suspense eta beraien sentimenduak oso ondo adierazten direlako liburuan.Gose jokoak lehen liburuan Katnis eta Peeta dira protagonistak eta bertan azaltzen da Nola gose jokoak irabazten dituzte baina bigarren liburuan gose jokoen 75.urtea dela eta berriro jokatu behar dute baina beste urteetako irabazleen aurka eta horrela asten da beste abentura bat.Liburua hau irakurtzea gustuko ez dutenei ere gustatzeko modukoa dela uste dut istorioan murgiltzen zarelako eta Nola bukatuko den jakin nahi duzulako momentura gainera bukaerak hirugarren eta azken liburua irakurtzeko gogoa ikaragarria jartzen du nik behintzat irakurtzeko asmoa dut.
XABIER.M 4.B (2015-16)

Anonymous said...

Nik, "Gose Jokoak Dena Sutan" irakurri dut, eta egia esan gustatu zait. Abentura eta intriga nahasten ditu, eta luzea den arren erakargarria egiten da irakurketa. Nahiz eta liburu honen aurrekoa irakurri gabe nuen, ondo ulertu dut.
Hasiera geldoa iruditu zait, gauza askorik gertatzen ez denez oso luzea egiten da, baina Katniss Snow Presidentearekin elkartzen den unetik aurrera liburua interesgarriagoa da. Amaiera hau ez nuen espero egia esan, nik espero nuen Katniss eta Peeta bizirik ateratzea, eta Kapitolioa garaitu eta denak zoriontsu bizitzea. Baina bukatzen den bezala bukatuta, hurrengo liburua irakurtzeko irrikaz geratu naiz.
Liburu hau 14 bat urtetik gorako edozeini gomendatuko nioke ez delako oso erraza ulertzeko.
Eñaut Z.4.A(2015-2016)

Anonymous said...

“Gose jokoak-Dena sutan” liburua asko gustatu zait.Lehengo urtean,Peeta eta Katniss protagonistek gose jokoei aurre egitea lortu zieten,baina ez zuen askorako balio izan,Snow presidenteak berriro gose jokoetan parte hartzea derrigortu die,gogoz kontra.Borrokatzeaz aparte,maitasuna ere aipagai ageri da Peeta eta Katnissen artean.Niri oso interesgarria eta entretenigarria iruditu zait liburua,eta edozein adineko jendeari gomendatuko nioke irakurtzea.

Oihana A. 4B (2015-2016)

Anonymous said...

Nire ustez, "Dena sutan" liburua oso interesagarria da, asko gustatu zait. Katniss ete Peetak kapitolioak antolatutako jokoetara itzuli behar izan dute, jokoen 75.urteurrena den aitzakia baliatuz; Snow presidenteak Katnissek oharkabean abian jarri zuen matxinada gelditu nahi baitu, baina gauzak ez dira uste bezala ateratzen. Une triste ugari daude, baina nire iritziz oso entretenigarria da, abenturaz beteta baitago eta ez zaio emoziorik falta. Gazte jendeari gomendatuko nioke, nahiz eta adin guztietako jendearentzat izan daitekeen oso gustagarria.

Nora A. 4B (2015-16)

2015/10/01

Anonymous said...

Nik “Dena Sutan” liburua irakurri dut eta egia esan asko gustatu zait. Liburu hau pixka bat luzea da baina oso azkar irakurtzen da oso entretenigarria baita. Liburu honen hasiera aspergarri samarra da baina Katniss eta Peeta berriro ere jokuetara joan behar dutela konturatzen diren momentutik aurrera oso liburu polita eta emozionantea iruditu zait. Liburu hau abenturazko liburuak gustatzen zaizkion edozeini gomendatuko nioke. Anima zaitezte irakurtzera!
Gaizka M. 4.b(2015-16)

Anonymous said...

Nik "Dena Sutan" liburua irakurri dut eta asko gustatu zait akziozko liburu bat delako. Hasiera piska bat tristea du, barrutietara joaten direnean jendea hiltzen duten zatia ez zait batere gustatu. Gerora Katnissi eta Peetari gertatzen zaizkien abenturak irakurtzea oso entretenigarria dela iruditu zait, eta bukaera ez nuen horrela espero. Abenturazko liburuak gustoko diztenei gomendatzen diet.
Naiara S. 4B (2015-2016)
15/10/01

Anonymous said...

Nik “Gose Jokoak”-en bigarren liburua irakurri dut, “Dena sutan” izenekoa. Liburu hau irakurtzeko arrazoietako bat aurreko urtean lehengo liburua irakurri nuela eta nola jarraituko zuen intrigarekin geratu nintzela da. Beste arrazoia, liburu hauetan espero ez dituzun gertakizunak ageri direla da. Nire pertsonaia gustukoena Katniss da, protagonista. Denborak aurrera egin hala, ausarta dela erakusten du eta bere bizia galtzeko prest zegoen Peeta salbatzearren. Ez nuen horrelako amaierarik espero eta horrek hurrengo liburua irakurtzeko gogoa sartu dit. Liburu honek akzio asko duenez oso entretenigarria da eta irakurtzen duten guztiei gustatzen zaie. Horregatik, liburu hau edozeini gomendatuko nioke. Anima zaitez!

Lander KARRERA 4-A 2015-2016

Anonymous said...

"Gose jokoak-Dena sutan" liburua asko gustatu zait.Lehengo urtean,Peeta eta Katniss protagonistek gose jokoei aurre egitea lortu zieten,baina ez zuen askorako balio izan,Snow presidenteak berriro gose jokoetan parte hartzea derrigortu die,gogoz kontra.Borrokatzeaz aparte,maitasuna ere aipagai ageri da Peeta eta Katnissen artean.Niri oso interesgarria eta entretenigarria iruditu zait liburua,eta edozein adineko jendeari gomendatuko nioke irakurtzea.

Oihana A. 4B (2015-2016)

Anonymous said...

Gose jokoak liburua asko gustatu zait, abenturaz betea dagoelako eta baita misterioz ere. Hala ere, nire iritziz hasiera aspergarri samarra du ez baitago abentura eta misteriorik ia. Dudarik gabe gehien gustatu zaidan zatia amaierakoa da, jokoak hasten direnekoa. Adin guztietako irakurleei gomendatzen diet liburu hau erraz irakurtzen delako. Xabier Y. 4.B(2015-2016) 15/10/22 DENA SUTAN- GOSE JOKOAK

Anonymous said...

Nik "Dena Sutan" liburua irakurri dut eta asko gustatu zait akziozko liburu bat delako. Hasiera pixka bat tristea du, barrutietara joaten direnean jendea hiltzen duten zatia ez zait betere guztatu. Gerora, Katnissi eta Peetari gertatzen zaizkien abenturak irakurtzea oso entretenigarria dela iruditu zait, eta bukaera ez nuen horrela espero. Abenturazko liburuak gustoko dituztenei gomendatzen diet.
Naiara S. 3B (2015-2016)

Anonymous said...

Niri "Gose Jokoak" liburu saileko Dena Sutan liburua irakurtzea egokitu zitzaidan. Egia esan liburuaren formatua ez da oso erakargarria. 400 orritik gorako liburu bat baita, baina nahiz eta liburu luzea izan, ez dago momenturik asperturik edo gogorik gabe geratuko zarenik.
Nik pelikula ikusita nuen aspalditik, baina liburua gehiago gustatu zait, detaile berri batzuk agertzen baitira, filmean aipatu ere egiten ez direnak.
Gehien gustatu zaidan momentua, Katnissek Kapitolioari erronka egiten dionekoa izan da, geziaz Joku denak izorratzen dituenekoa.
Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, hori bai, lehenik eta behin, "Gose Jokoak" lehen liburua irakurri ondoren, eta behin hasita, hirugarren liburua ere irakurri beharko duzue.
Orokorrean, liburu honen balorazioa positibioa izan da niretzat.

Xumai A. 4.B (2015-16)
23/10/15

Anonymous said...

Nik “Gose Jokoak II Dena Sutan” irakurri dut. Niretzat oso liburu polita izan da eta oso gustura irakurri dut. Katnissen abenturak oso interesgarriak izan dira eta aldi berean intriga bat ere sorrarazten zuten. Liburuaren hasiera ez da hain interesgarria izan, baina, Snow Presidentearen bisitaldiaren ondoren, entretenigarriagoa egin zait liburua. Jokoetan daudenean, Katnissek egiten duen ahalegina Peeta bizirik ateratzen saiatzeko oso interesgarria eta, aldi berean, emozionantea izan da. Nik liburu hau edozein pertsonari gomendatuko nioke; batez ere liburua erraz irakurtzen da eta liburu entretenigarria da.
Izarne Otamendi 4.A (2015-2016)

Anonymous said...

“Dena sutan” liburua oso interesgarria eta zirraragarria iruditu zait. Lehen liburuan bezala, hemen ere Katniss izeneko hamabigarren barrutiko neska dugu protagonista. 74. gose jokoak irabazi zituen Peetarekin batera eta hori legez kanpoko zerbait zenez, hau da, bi tributuk irabaztea, kapitolioa oso haserre dago berarekin. Hori dela eta, Katniss berriro ikusiko dugu 75. gose jokoetan hainbat abentura biziz. Irakurleari suspensea eragiten dio, maitasun gorabeherak, borrokak, kapitolioaren aurkako matxinadak eta beste hainbat gertaerekin. Zientzia fikzioa eta abentura gustuko badituzu, liburu hau asko gustatuko zaizula espero dut. Animatu eta irakurri!
Ugaitz G. 4.A (2015/2016)
01/10/15

Anonymous said...

Gose Jokoak 2 edo "Dena Sutan" trilojia bat da.
Asko gustatu zait beren abentura. Suspensea eta beraien sentimenduak oso ondo adierazten direlako liburuan.Gose jokoak lehen liburuan Katnis eta Peeta dira protagonistak eta bertan azaltzen da nola gose jokoak irabazten dituzten baina, bigarren liburuan gose jokoen 75.urtea dela eta,berriro jokatu behar dute baina beste urteetako irabazleen aurka eta horrela hasten da beste abenturabat.
Liburu hau, irakurtzea gustuko ez dutenei ere gustatzeko modukoa dela uste dut istorioan murgiltzen zarelako eta nola bukatuko den jakin nahi duzulako momenturo,gainera,bukaerak hirugarren eta azken liburua irakurtzeko gogo ikaragarria jartzen du.Nik, behintzat,irakurtzeko asmoa dut.
XABIER.M4,B(2015-16)

Anonymous said...

Kurtsoko lehenengo liburu bezala "Gose jokoak" trilogiaren bigarren zatia irakurri dut, "Dena sutan". Katniss eta Peetaren bizitza asko aldatu da jokoak irabazi zituztenetik eta Panem osoko biztanleena ere haienarekin batera. Snowi ez zitzaion batere gustatu Katnissek aurreko jokoak amaitu nahi zituen modua; horregatik orain bere aurka dago. Katnissek maite dituenak defendatzeko, Peetataz zeharo maiteminduta dagoela bezala egin beharko du. Luzea den arren, ez zait bat ere astuna iruditu eta gaia oso interesgarria da. Bukaerak intrigarekin utzi nau. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke.
Leire P. 3A (2015/2016)

Anonymous said...

Nik dena sutan liburua irakurri dut, asko gustatu zait beti interesante dagoelako istorioa eta abenturazko istorioak gustatzen zaizkidalako batez ere, baina aldi berean, luzea eta gauza batzuk ulertezinak iruditu zaizkit. Gehien gustatu zaidana Katnissek egiten dituen akzioak dira, oso azkarra delako eta geziarekin abila. Nik liburu hau 13 urte baina gehiago dituen edonori gomendatuko nioke, dibertigarria iruditzen zaidalako.



Iñaki M. 4.B(2015-2016)

Anonymous said...

Gose Jokoak dena sutan liburua irakurri dut. Asko gustatu zait, abenturazkoa eta misteriozkoa delako. Katniss eta Peeta, 74.gose jokoetako garaileak, mende laurdeneko morrontza dela eta, berriro ere jokoetara bueltatzera behartzen ditu Snow Presidenteak. Beste gose jokoetako garaileen aurka borrokatu beharko dute bizirik atera nahi badute. Liburu potola da, baina ez da batere astuna egiten, intrigarekin uzten zaituelako. Nik edonori gomendatuko nioke liburu hau.
Haizea A. 4A (2015/16)

Anonymous said...

Nik Gose Jokoak-en bigarren liburua irakurri dut, “Dena sutan” izenekoa. Liburu hau irakurtzeko arrazoietako bat aurreko urtean lehengo liburua irakurri nuela eta nola jarraituko zuen intrigarekin geratu nintzela da. Beste arrazoia liburu hauetan espero ez dituzun gertakizunak ageri direla da. Nire pertsonaia gustukoena Katniss da, protagonista. Denborak aurrera eginahala, ausarta dela erakusten du eta bere bizia galtzeko prest dagoen Peeta salbatzearren. Ez nuen horrelako amaierarik espero eta horrek hurrengo liburua irakurtzeko gogoa sartu dit. Liburu honek akzio asko duenez, oso entretenigarria da eta irakurtzen duten guztiei gustatzen zaie. Horregatik, liburu hau edozeini gomendatuko nioke. Anima zaitez!
Lander K. 4-A 2015-2016

Anonymous said...

Nik, "Gose Jokoak Dena Sutan" irakurri dut, eta egia esan gustatu zait. Abentura eta intriga nahasten ditu, eta luzea den arren, erakargarria egiten da irakurketa. Nahiz eta liburu honen aurrekoa irakurri gabe nuen, ondo ulertu dut. Hasiera geldoa iruditu zait, gauza askorik gertatzen ez denez oso luzea egiten da, baina Katniss Snow Presidentearekin elkartzen den unetik aurrera liburua interesgarriagoa da. Amaiera hau ez nuen espero egia esan, nik espero nuen Katniss eta Peeta bizirik ateratzea, eta Kapitolioa garaitu eta denak zoriontsu bizitzea. Baina bukatzen den bezala bukatuta, hurrengo liburua irakurtzeko irrikaz geratu naiz. Liburu hau 14 bat urtetik gorako edozeini gomendatuko nioke ez delako oso erraza ulertzeko.
Eñaut Z.4.A(2015-2016)

Anonymous said...

Gose Jokoak "dena stuan" liburua irakurtzeak denbora asko kendu dit baina nik uste pena merezi izan duela irakurtzea, oso liburu interesgarria iruditu zaidalako. Hasieran hastea kosta egin zitzaidan oso hasiera aspergarria baitu, baina behin Gose Jokoak hasten direnean, gauza hobetu egiten da eta istorioa interesgarri jartzen hasten da. Nik liburua gomendatuko nieke irakurtzea gustatzen zaien orori.

Joanes O. 4-B 2015-2016

Anonymous said...

“Dena sutan”, “Gose Jokoak” trilogiaren bigarren liburua, ikaragarri gustatu zait. Bigarren zati honetan, Katnissek arriskuan aurkituko du bere burua eta bere ingurukoena, azken jokoetan kapitolioari egindako erronkagatik. Katniss uneoro nola sentitzen den eta bere burutik zer pasatzen zaion badakigu, lehenengo pertsonan idatzia baitago, eta hori asko gustatu zait, horrek askoz gehiago barneratzen baitzaitu liburuan. Behin liburua hasita, ezin izan diot irakurtzeari utzi, zeharo entretenitu bainau eta nahiz eta luzea izan, oso irakurterraza egin baitzait. Liburu honek gai ezberdinak elkartzen ditu: gerrak eta maitasuna, esaterako. Hau dela eta, irakurle ezberdinen gustukoa izan litekeela iruditzen zait. Edozeini gomendatuko nioke liburu hau, Suzanne Collinsen idazteko moduak zeharo harrapatzen baitzaitu eta ez baituzu liburu osoan interesa galtzen.

Alaitz Artola 4B (2016-2017)

Anonymous said...

“Gose jokoak II” liburua irakurri berri dut eta asko gustatu zaidan liburua izan da. Hori bai, puntu batean zertxobait aspertu nau.

Hasteko, liburu hau asko gustatu zait maitasuna, fikzioa eta abentura nahastuta dituen moduagatik. Era horretan, hasiera hasieratik hasten da misterioa eta jakinmina, eta horrek irakurtzen segitzeko gogoa eman dit. Baina, pixka bat aspertu nauen momentu bat ere badu, Threade bakegile jarri izanaren ondorioek aspertu egin bainaute.

Hala ere, liburu hau edonori gomendatuko nioke oso entretenigarria delako. Hori bai, lehenengo liburua irakurri badu soilik, bestela ez baitu ezer ulertuko. Josu L. 4A (2016-17)

Anonymous said...

Nire iritziz, liburu hau oso interesgarria da. Istorioan dagoen akzioa eta gertaerek askoz ere interesgarriagoa egiten dute, baina oso motel irakurri dut.

Orriak pasatzean oso astunak egin zaizkit, baina hain zen istorio interesgarria, non ezin izan diodan irakurtzeari utzi.

Pertsonaien izaerak ere oso desberdinak dira eta beraien bizitzan gertatutako istorioak oso interesgarriak dira. Askotan,pertsonaien izaerekin edo jokaerekin identifikatuta sentitzen zara. Adibidez,ehiza edo basoa gustoko duen bat Katnissen portaerekin identifikatu daiteke, edo margotzea gustoko duen bat Peetarekin.

Nire adineko edo zaharragoei gomendatuko nieke, zeren eta, nire ustez, gazteagoek ez lituzkete istorioaren zati batzuk ulertuko.

Enara C. 4-B 2016-2017