2012-09-08

THULE



THULE
Joanes Urkixo
(Elkar, 2002)


Iñigo eta Juan, gazte abenturazale euskaldunak, Veneziara iritsi dira, piratek euren barkua suntsitu ondoren. Iñigo jaun printzipal baten alabarekin, Vaninarekin, enamoratuko da; eta neskaren aitak antolatutako espedizioan abiatuko da bere lagun bermeotarrarekin.

Itsasoan Iparraldera egingo dute, etengabean, eta bidean zenbait abentura eta gorabeherak izango dituzte Sibilian, Bilbon eta Ipar Itsasoko hainbat tokitan; beti Thule lurralde mitikoaren bidean.

Istorioa sinplea da, sorpresa handirik gabekoa. Batera eta bestera joan beharreko presaz, pertsonaiek bizi dituzten abentura eta pasadizoak oso azaletik kontatzen zaizkigula ematen du batzuetan.

Agian, gaztetxoagoentzat da egina eta, ezagutzen ditugun Urkixoren beste kontakizunen mailara iritsi ez izanagatik ere, gustura irakurtzen den istorioa da.

Rafa L

3 comments:

Anonymous said...

Liburu hau oso aspergarria izan da nire ustez.Pirata batzuei gertatzen zaien istorioa da eta bidai asko egin behar dituzte zeren eta pirata gaizto batek barkua puskatu diotenez,
arazoak izango dituzte barku berri bat aurkitzeko.Liburu mota hau ez da nire gustokoa izan. Kapituloak luzeak dira eta aspergarriak. Ez diot inori gomendatzen.

Nicole.R 3B (2009-10)

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu aspergarria eta
oso zaila izan da nentzat irakurtzeko.
Pirata asko agertzen dira, eta niri piraten historioak
ez zaizkit gustatzen ezta marinelanak ere.
Liburuan hitz asko agertzen dira ez ditudanak oso ondo
ulertu.
Kapituluak oso luzeak dira, eta oso aspergarriak.
Liburu hau, ez nioke inori gomendatuko irakurtzea, zeren eta
oso zaila irudituko zitzaioke, eta aspergarria.

Naiara. F. D 3A(2009-10)

Anonymous said...

Ez zait gustatu, oso zaila da istorioa ulertzea eta gainera aspergarria ere bada. Ez diot inorri gomendatzen.