2012-09-09

DORRETXE ZAHARREKO MISTERIOA





DORRETXE ZAHARREKO MISTERIOA
Fernando Morillo
(Ibaizabal, 2002)


Gaztetxo koadrilak abentura tolesgabe eta hunkigarria bizi izango du abandonatutako etxe zahar batean sartzean. Eta hango misterioak argitu nahirik dabiltzala, era isil eta misteriotsuan ere harrapatuko ditu amodioak Andoni eta Ane; jakina baita maitsunak beti irabazten duela, nahiz eta batzutan horretarako etxe zahar baten hormen artean urtetan egon behar izaten duen lozorroan.

Jende “serioak” asko preziatzen ez duen aitona mozkortia izango da misterioak eta ezkutukoak dakartzaten zirraren lehen pausuak erakutsiko dizkiena gaztetxoei.
Laburtzeko: emozioa, maitasuna, erritmo bizia.

Gustukua al zenuen txikitan etxe abandonatuetan sartzea? Ez zinela ausartzen? Hona zurre aukera: irakur ezazu. Gustatuko zaizu! Dudarik ez!






Rafa L.

55 comments:

Anonymous said...

Oso gustura irakurri dut liburu hau, nahiz eta, uste baino misterio gutxiago eduki. Hala ere, interesgarria iruditu zait, nahiz eta beste erabateko liburua zela uste. Misteriozko liburuak gustatzen zaizkienei gomendatzen diet liburu hau irakurtzea.

Ane Tobar 4.A

Beñat Z. 3b 2007-2008 said...

Liburu hau izugarri gustatu zait, misterio asko dagoelako eta baita amodioa ere. Gainera zenbait tokitan, gauez irakurri nuenez, beldurra sentitu nuen.( Dorretxera joaten diren momentuan eta pentsatzen dutenean Pixbe hil dutela eta zati horietan).Gainera liburua oso erraz irakurtzen da eta niri erraz irakurtzen diren liburuak asko gustatzen zaizkit.
Gustatu ez zaidana izan da San Joan suekin hasten dela eta gero bukaeran ia ahazten du. Baina oso polita nire gusturako eta denei gomendatzen diet.

Imanol i. 3b 07/08 said...

Liburu oso kitzikagarria eta zoragarria da asko gustatu zaizkit pertsonaiak,baita, Pixbe ere,gainera oso laburra eta irakurterraza da. Gainera, dorretxeko arnasotsak eta Aiora eta Andoniren maitasun abenturak asko gustatu zaizkit, baita Pixbe aiton zaharraren historiak ere. Liburu hau irakurtzea gomendatzen diet edade guztietako pertsonei.

Joseba G. 3B 2007-08 said...

Istorioa oso polita iruditu zait eta interesgarria gainera. Aiora eta Andoni maitemindu egiten dira elkarretaz. Aiora mutua da, baina nahikoa izaten du Andonik keinu bat elkarrekin ulertzeko. Konturatu orduko misterio berriak sortzen dira. Inork atsegin ez duen Pixbi umeen heroi bihurtuko da dorretxe zaharrean. Misterioa gustuko baduzu liburu hau irakurtzea gomendatzen dizut. Irakur ezazu!!

Ainara E. 3B 2007-08 said...

Istorioa orokorki gustatu zait, oso erraz irakurtzeaz gain, mamia eta hizkera bizia baititu; baina bestalde, ez du intriga itzelik sortzen, nik uste nuena baino misterio gutxiago du. Horrez gain, San Juan gau magikoaren kontakizuna nahiko airean uzten du; liburuaren amaierarako protagonismoa galtzen baitu. Dena ilun eta bukaerarik gabe ikustean, misterio berriak agertzen dira lehengoak ordezkatuaz; mamuen bila ari direnekoa etab. Sherlock Holmes gustuko baduzu, liburu paregabea duzu honako hau, irakurleak askatu behar duen korapilo antzeko bat baitu hizpide.

ANIMA ZAITEZ IRAKURTZERA!!

Miren I.DBH 3-B said...

Liburua nahiko ondo dago, misterioa, intriga eta amodioa batean nahasten dituelako. Baina bestalde, istorioa nahiko sinplea iruditu zait.
Erraza da irakurtzeko eta letra atsegina du.
San Joan suari, hasieran, garrantzi handia ematen dio idazleak, baina bukaerarako ahaztuta duela dirudi. Misterioa gustatzen zaienei gomendatuko nieke, irakurtzen ondo pasatzeko liburu aproposa baita.

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Nehiko entretenigarria eta irakurtzeko erraza iruditu zait. Abenturazko eta misterioso liburu polita da. Gehien gustatu zaidan zatia, Pixbek kontatzen zuen istoria lamina, mutil frantziskotarra eta Bermeoko neskari buruzkoa izan da eta Ana eta Andresi buruzko istorioa ere polita iruditu zait nahiz eta bukaerak oso politak ez izan. Bukaera ere asko gustatu zait, baina pena handia iruditu zait dorretxe zaharrean azkenean mamurik ez egotea.

Jennifer d.R. 3A (2009-10)

Anonymous said...

kaixo! nik dorretxe zaharreko misterioa irakurri dut, ipuin hau polita iruditu zait, irakurtzeko oso erraza eta gainera oso misteriotsua eta abenturazkoa da. Idazleak duen idazteko era oso gertukoa iruditu zait, guk hitz egiten dugun bezala idazten duelako, eta ez dut ezagutzen beste horrelako libururik.Amodioa ere azaltzen da abentura honen erdian.Gainera gure edadekoak dira bertan azaltzen diren pertsonaiak.
Irakur ezazue

Miren S. 3.b 2009-2010

Anonymous said...

Liburu hau interesgarria iruditu zait. Erraz irakurtzen da eta polita da gainera. Abentura ederrak kontatzen dira. Zirrara handia sortzen du. Hiru mutil eta bi neskak oso abenturazaleak direla nabaritzen da. Gainera Aiora eta Andoniren argazkia azaltzeak oso interesgarri egiten du liburua. Pixberen istorioak ere onak dira. Beste jendeei asko gomendatzen diet.

Mikel O. 3-B (2009-2010)

Anonymous said...

Dorretxe zaharreko misterioa liburua asko gustatu zait, oso interesgarria izateaz gain erraz irakurtzen zelako. Misteriozko momentu batzuk asko gustatu zaizkit, batez ere, dorretxean sartzen direnean eta zarata entzundakoan mamua dagoela pentsatzen dutenean. Hala ere liburuko protagonistak oso ausartak iruditu zaizkit dorretxe orretara sartzean. Liburu hau asko gustatu zaidanez eta erraz irakurtzen denez edozeini gomendatuko nioke.

Beñat A. 3.A (2009-10)

Anonymous said...

Dorretxe zaharreko istorioa irakurri dut eta asko gustatu zait misterio eta amodio kontuei buruzkoa delako. Liburu honetan gazte talde baten bizipenak kontatzen ditu. Hasieran San Joan suari garrantzi handia ematen dio baina bukaeran ez du asko aipatzen. Edonori gomendatzen diot liburu hau oso errez irakurtzen baita baina batez ere misterio eta beldurrezko ipuinak gustatzen zaizkienei. Irakurri eta gozatu!

Aiora G. 3a (2009/10)

Anonymous said...

Liburua orokorrean polita iruditu zait, misterio askorekin, bukaera partean hain zuzen.Gure adinekoentzako edo gazteagoentzako egina dago liburu hau eta aurreko liburua bezela hau ere gomendatuko nioke.Egia esan, pixkat bat irreala irudittu zait istorioa:mamuak, argazkieetako pertsonen eta pertsonaien antzekotasuna..
Gure edadekoentzako liburu oso egokia idurittu zait!

Iñigo O. 3.B 2009-10

Anonymous said...

Dorretxe zaharreko misterioaren liburua hau oso interesgarria iruditu zait, misterioz josia dagoelako. Liburuko atalik politena dorretxera lehenengo aldiz sartzen direnean eta mamu baten arnasotsa entzuten dutenekoa da. Pixbe oso goitizen xelebrea iruditu zait marinel batentzako. Pixbe burutik jota dagoela esango nuke, mamuak eta horrelako gauzak existitzen direlako esten duelako.Liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet.

Endika.R 3.A (2009ko urriaren 13a)

Anonymous said...

Nire iritzia liburu honekiko oso ona da. Gazte hauek bizi duten abentura bizitzea gustatuko litzaidakeelako, zeren eta, oso abenturazalea bainaiz. Liburu honen idazlearen idazteko era ere ikaragarri gustatzen zait, euskara aberatsean hitz egiten baitu eta ulertzeko ere erraza da, orrez gain, liburua ez dago misterioan bakarrik oinarriturik, maitasuna ere tartean da. Edozein irakurleri gomendatuko nioke, hasi berriak direnei, nahiz, aspaldi hasi zirenek, batez ere misterioa gogoko dutenei.

Jokin T. 3.b (2009-2010)

Anonymous said...

Nahiz eta lehenago ere irakurrita eduki dudan liburu hau, asko gustatu zait eta oso zirraragarria ere iruditu zait. Pertsonaietan gehiena gustatu zaidana protagonista izan da, hau da Andoni, bere izateko erarengaitik. Hasiera batean oso gustura hasi nintzen irakurtzen eta asko gozatu nuen. Ondoren erdialde inguruan, aspergarri samarra zela iruditu zitzaidan nahiz eta ez horrelakoak ez izan erdialdeko zati guztiak. Zati batzuk ere interesgarriak ziren. Bukaeran, asko gustatu zait ordea eta hasieran lez, oso gustura aritu naiz.
Azkenik, gomendagarria dela iruditzen zait abenturazko liburuak gustatzen zaizkien pertsonentzako.

Unai U. 3A (2009-10)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait,zeren eta erraza da irakurtzen eta oso interesgarria da misterioz betea baitago. Harrigarria iruditu zait gazte hauek duten ausardia,zeren eta adin horretako umeak ez lirateke horrelako dorretxeetan sartuko.Benetan polita iruditu zait etxe zahar horren istorioa. Gazteei gomendatzen diet konkretuki abentura zaleei oso misteriotsua delako.
Iñaki A.M. 3a (09-10)

Anonymous said...

Istorio hau interesgarria iruditu zait. Lau gazte dira istorio honetako protagonistak: Gari, Iker, Intza eta Andoni. Gazte hauek San Juan sua egin nahi dute eta gauzak bilatzeko dorretxe batera joaten dira. Dorretxe hori Andoniren familiarena da. Andonik neska bat ezagutzen du, Intzaren laguna, Aiora izenekoa. Neska hau mutua da baina Andoni eta biak elkar ondo ulertzen dira keinuen bidez. Azkenean San Juan su egiteari utzi egiten diote eta dorretxe zaharra beraien topaleku edo lokal bezala hartu zuten. Liburua irakur erraza da eta edozein gazteri gomendatzen diot irakurtzeko.

Julen O. 3B (2009-10)

Anonymous said...

Liburua asko gustatu zait. Hasieran pixka bat aspergarria iruditu zait baina gero abentura hasi denean dibertigarria iruditu zait. Maitasuna eta misterioa daude liburu honetan uztartuta. Edozein gazteri gomendatzen diot liburu hau irakurtzeko.
Anima zaitez!!!!

Ugaitz G. 3B (2009-10)

Anonymous said...

Liburua oso polita eta entretenigarria iruditu zait. Misterioaz gain, bi gazteren arteko maitasuna ere agertzen da eta gure adineko gaztetxoei buruz denez, istorioan sartzeko aukera ematen du. Gainera San Juan sua bezalako gai batetik abiatu eta zirrara eta emozioa sortzen ditu. Pixbek ere misterio puntu bat ematen dio istorioari eta marinel zahar honek kontatutako istorioak ere politak dira. Misteriozko liburuak gustatzen zaizkion edozeini gomendatuko niokeen liburua da hau.

Janire O. 3A (2009-10)

Anonymous said...

Dorretxe zaharreko misterioa izenburuak dioen bezala, misteriotsua iruditu zait liburu hau. Historia, “Terra incognita” batean gertatzen da, hau da, dorretxea, neska-mutil haientzat, lur ezezagun bat da. Bestalde, intrigatsua izan da, ez baigenekien momentu batetik bestera zer gertatuko zen. Gainera, amodio gazi-gozo baten historiotxo bat ere kontatzen du.
Azken batean, liburu honek, fantasiazko mundu batean murgiltzen gaitu, eta horrelako historioak gustatzen zaizkion batentzat liburu aproposa da.

Ainhoa. E 3.A (2008-09)

Anonymous said...

Nire ustez liburu hau oso interesgarria da, istorio politak kontatzen dituelako. Pixbe mozkorra garai batean itsasoan ibili zen denbora luzez eta umeei istorioak kontatzen zizkien. San Juan sua egiteko dorretxe zaharrera joan ziren gauz bila eta hark misterio asko zeuzkan eta bildurtuta aldegin zuten baina gero Pixbekin joan ziren eta dena argitu zuten.

Mitxel I. 3a (2009-10)

Anonymous said...

“Dorretxe zaharreko misterioa” liburu hau gustatu zait, gainera oso interesgarri eta intrigatsua iruditu zait. Liburuan, Andoni eta Aiorak izandako maitasun istorioaren gorabeherak, dorretxean izandako abentura, Pixbe marinel zaharraren pasarteak...kontatzen dira. Liburuak modu askotako pasarteak biltzen ditu, horregatik iruditzen zait ia edozein irakurleri atsegina egingo zitzaiola. Anima zaitez irakurtzera!

Nerea M. 2011-2012 3.B

Anonymous said...

DORRETXE ZAHARREKO MISTERIOA



Niri liburu hau asko gustatu zait, oso interesgarria izan da. Momenturo zaude pentsatzen zer pasako den eta liburua behin irakurtzen hasi eta egunero irakurri nahi izaten duzu zer pasako den jakiteko. Pertsonaiak asko gustatu zaizkit batez ere Andoni eta Aiora oso paper polita daukate eta lekuak ere oso ondo daude. Norbaitek libururen bat irakurri nahi badu liburu hau gomendatuko nioke oso polita eta interesgarria delako.






Urko O. 2011-2012 3.B

Anonymous said...

Niri liburu hau gustatu zait, interesgarria izan da, beti zaude pentsatzen zer gertatuko den.Gainera maitasun historia bat ere kontatzen du, baina fantasia pixka bat ere badago adibidez Pixberen historiak zaila da sinestea.
Baina bukaerak dezepzionatu egin nau, ez da ezer pasatzen , bueno bai azkenean Andonik eta Aiorak elkarrekin bukatzen dute , baina ez da ezer gehiago gertatzen.

Ixone U. 2011-2012 3.B

Anonymous said...

Niri liburu hau izugarri gustatu zait,amodioa eta misterioa tartean daudelako. Erraz irakurtzen den liburu horietako bat da, eta ulertzeko egokia. Niri gehien gustatu zaidan pasartea, dorretxearen barnean gertatzen ziren abenturak ziren, eta ez zaizkit Pixberen istorioak horrenbeste gustatu. Nik liburu hau,gazteei gomendatuko nieke. Batik bat 13-15 urte bitarteko gaztetxoei.

Ander G. 2011-2012 3.B

Anonymous said...

DORRETXE ZAHARREKO MISTERIOA


Niri liburua oso interesgarria eta misteriotsua iruditzen zait eta ikaragarri gustatu zait.
Nire pertsonaiarik gustukoena Andoni izan da bere ausardiaren eta bukaerako amodio istorioaren gaitik Aiorarekin. Eta liburutik ez zait bate ere gustatu Intzaren ama, Intzari ez ziolako bakean uzten eta beti Intzaren gainean zegoelako.
Baina ala ere oso liburu polita eta dibertigarria da.

Unai M. 2011-2012 3.B

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria iruditu zait. Nahiz eta hasieran pixka bat astuna izan historia polita da. Liburu hau abentura eta amodioaz hitz egiten du. Neska- mutil koadrila bat da, hiru mutil eta neska bat. Geroxeago beste neska bat azalduko da eta berarekin abentura asko biziko dituzte dorretxe zaharrean. Baita ere, mutil bat eta neska berriak amodioz beteriko abentura izaten dute. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dut.

Anonymous said...

Niri dorretxe zaharreko misterioa oso liburu polita eta entretenigarria iruditu zait. Arratsaldea ondo pasatzeko modu dibertigarria izan zen. Nire pertsonaia gogokoena Pixbe izan zen, oso graziosoa bai zen, eta pasarte gogokoena dorretxeko ganbaran argazkiak bilatu zituztenekoa izan zen. Horrelako liburu gehiago irakurri nahiko nituzke. Liburu hau ume, heldu edo gazteei gomendatuko nieke.

Manex K. 2011-2012 3.B

Anonymous said...

Dorretxe zaharreko misterioaren liburua hau oso interesgarria iruditu zait, misterioz josia dagoelako. Liburu honetan gazte talde baten bizipenak kontatzen ditu. Gure adineko neska-mutil batzuei buruz doanez identifikatuta sentitu naiz.Gauza gehienak irrealak dira horregatik liburu fantastiko bat dela esango nuke. Besteei irakurtzea gomendatuko nieke.


Mireia M. 2011-2012 3.B

Anonymous said...

DORRETXE ZAHARREKO MISTERIOA



Liburu oso erraza da irakurtzeko eta ulertzeko. Irakurtzen ari zarela geroz eta gusturago sentitzen zara, gazte talde batek San Juan sua egiteko dituen asmoak eta beraiek burutu ahal izateko ematen dituzten pausoen berri jakinarazten digute. Lau gaztek osatutako taldea da, aldiz, bukaeran seiko taldean amaitzen dute, hau da, taldekide batek bere laguna ekartzen du eta herriko agure jubilatu batek, honek bere bizitzako esperientziei esker laguntza ematen diete, honela argitzen dute dorretxeko misterioa.

Aimar Z. 2011-2012 3.B

Anonymous said...

Dorretxe zaharreko misterioa

Azkeneko liburuetatik irakurri dudan politenetakoa izan da.
Intrigazkoa, dibertigarria eta entretenigarria benetan. Asko gustatu zaizkit pertsonaiak, batez ere, Pixbe, oso jatorra eta xelebrea delako. Gehien gustatu zaidan momentua argazkiak ikusten ari direnenekoa izan da, momentu horretan, intriga puntu bat zuelako. Liburuko momentu batzuetan pixka bat aspergarria izan da, maitasun kontu horiekin, baina orokorrean oso polita izan da.




Iker Larrañaga Luloaga

Anonymous said...

Dorretxe zaharreko misterioa

Asko gustatu zaidan liburu bat izan da, berriro irakurriko nukeena. Intrigazkoa, dibertigarria, entretenigarria... iruditu zait baina atal batzuetan pixka bat aspergarria izan da.
Gehien gustatu zaidan pertsonaia Andoni izan da, oso jatorra eta lagun ona ematen zuelako. Iker ere asko gustatu zait humoretsua zelako, benetan.
Orokorrean oso polita iruditu zaidan gazteentzako liburuetako bat izan da.



Antón Elosegi Villanueva

Anonymous said...

DORRETXE ZAHARREKO MISTERIOA



Niri liburu hau ez zait asko gustatu, baina abenturak asi direnean dibertigarriagoa izan da. Nahiz eta momentu polit batzuk bazituen. Liburu honetatik bi pertsonaia gustatu zaizkit asko. Niri gustatu zaizkidan pertsonaiak hauexek izan dira: Intza eta Andoni. Liburu honetan maitasuna eta misterioa daude kokatuta. Nik liburu hau abenturak gustatzen zaizkien ikasleei gomendatzen diet.











UNAI E. 2011-2012 3.B

Anonymous said...

"Dorretxe zaharreko misterioa" asko gustatu zait. Batetik, kontatzen duen istorioa misteriotsua delako eta irakurtzerako garaian zirrara bizia pizten duelako. Bestalde, liburuko pertsonaia batzuen arteko amodio kontuez ere hitz egiten du. Horrez gain, pertsonaiekin identifikatzea oso erraza da, gure adin antzekoa baitute, eta horrexegatik, beraien sentipen eta ideiak oso gertukoak gertatzen dira. Liburu irakurterraza da honako hau, eta irakurle oro gonbidatuko nuke liburu hau irakurtzera.


Lide L. 2011-2012 3B

Anonymous said...

Liburu hau entretenigarria eta polita iruditu zait. Misterioz jositako liburu bat izan arren, tartean bi gazteren arteko maitasun kontuak azaltzen dira, eta horrek gure adineko gazteei liburuko pertsonaiekin edo gertakizunekin identifikatzeko aukera ematen die. Liburu honek daukan misterioak azkenean zer gertatuko den jakiteko gogoa sortzen dizu, beraz, oso erraz irakurtzen den liburua da. Misteriozko liburuak gustatzen zaizkion edozeini gomendatuko nioke liburu hau.

Irati U. 3.A 2011-12

Anonymous said...

Abentura eta historioz betetako liburu hau asko gustatu zait, eta berriro irakurriko nuke.Liburu honetan atentzioa gehien ema didatena Pixbe izeneko aiton batek kotatze zituen historiak, eta Andoni eta Aiorak bizitzen zituzten maitasun istorioak .Momentu batzuetan intriga eta urduritasun pixka bat edukitzen da niretzat behintzat,batez ere dorretxe zaharrera joaten direnean .Liburu hau abentura eta misterioa gustatzen zaienentzat gomendatuko nuke.



Idoia Ormazabal

Anonymous said...

Liburu atsegina egin zait, oso entretenigarria. Bertako pertsonaiak izaera ezberdina eta originala dute, esaterako, Pixbek, marinel zahar eta kondairazaleak edo Aiorak, neska mutuak. Misteriozko liburua zenez oso entretenituta egon naiz, ea zer gertatu zitzaien, ba al zegoen mamurik … maitasun istorio bat ere bazegoen eta zer pentsatu eman dit. Liburu hau edonori gomendatuko nioke.

Anonymous said...

Niri liburu hau ikaragarri gustatu zait. Behin irakurtzen hasitan ezin izan dut gelditu, jakin min handia bainuen zer pasako zen jakiteko. Bertan San Juan sua aipatzeak zirrara handia ematen dio. Liburu honetan abentura, maitasuna… aurkituko dituzu. Gainera gazteak gure adinekoak dira eta guk egiten ditugun gauzak gertatzen dira. Nik edozein gazteri gomendatuko nioke. Anima zaitez eta hasi irakurtzen!

Nerea E 3A (2012-13)

Anonymous said...

“Dorretxe zaharreko misterioa” liburua asko gustatu zait, errez irakurtzen delako eta entretenigarria iruditu zaidalako. Liburuaren hasiera aspergarri samarra iruditu zaidan arren, Pixberekin dorretxera sartutakoan gehiago gustatu zait. Gainera liburu oso betea dela iruditu zait, nire ustez denetatik zuelako: misterioa, maitasuna, beldurra… beraz edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.
Ibai G. 3A (2012-13)

Anonymous said...

Niri izugarri gustatu zait liburu hau. Abentura misterioz beteta dago eta horrez gain bi neska-mutilen arteko maitasuna ere agertzen da. Hau dena gainera, San joan sua bezalako gai batetik abiatzen da eta honek zirrara eta emozioa ematen dizkio istorioari. Pixbek kontatzen dituen kontakizunek ere interesa pizten dute eta marinel zahar honen ausardiak politagoa egiten du nobela hau. Beraz, misterioa gustatzen zaion edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.


Aitor O. 3.A (2012-13)

Anonymous said...

Liburu atsegina egin zait, oso entretenigarria. Bertako pertsonaiak izaera ezberdina eta originala dute, esaterako, Pixbek, marinel zahar eta kondairazaleak edo Aiorak, neska mutuak. Misteriozko liburua zenez oso entretenituta egon naiz, ea zer gertatu zitzaien, ba al zegoen mamurik … maitasun istorio bat ere bazegoen eta zer pentsatu eman dit. Liburu hau edonori gomendatuko nioke.

Jon L. 3A (2012-13)

Anonymous said...

Liburua erabat interesgarria iruditu zait,batez ere dorretxean sartzen diren momentuan, ala ere, misterio gehiago espero nuen. Baina tartean maitasuna sartzea ere ondo dago, Andoni eta Aiora maitemintzen direnean istorioa are interesgarriagoa bihurtzen da. Nire zatirik gustukoena dorretxean sartzen direnean da, eta Pixbek burua moztuta duela uste dutenean. A zer sustoa!
Oso gustura irakurri dut, irakur erraza baita. Edonori gomendatuko nioke.




Ane A.

Anonymous said...

Liburu hau izugarri gustatu zait. Istorioa misteriotsua da eta horrek irakurtzen jarraitzeko gogoa ematen du. Bi gazteren arteko amodioaz ere hitz egiten da bertan. Horrez gain, liburuko protagonistak gure adin berdintsukoak izatean, inguruan gertatzen diren gauza berdintsuak bizitzen dituzte, dorretxeko misterioarena horren adibide ez izanagatik. Edonori aholkatuko nioke liburua, interesgarria izateaz gain, oso irakurterraza delako.

Axier A. 3A (2012-2013)

Anonymous said...

Niri liburu hau orokorrean gustatu zait, bertan maitasunak eta amodioak bat egiten dutelako. Nire adineko neska-mutikoak agertzen dira eta horrek entretenigarriago egiten duela iruditzen zait. Baina gauza batzuk oso irrealak iruditzen zaizkit, adibidez, zorte handiegia iruditzen zait Ana eta Andresen argazkiak dorretxean aurkitzea. Hala ere, liburu hau edozeini gomendatuko nioke, polita, interesgarria eta irakurtzeko erraza delako.

Maite T. 3A (2012-13)

Anonymous said...

"Dorretxe zaharreko misterioa" asko gustatu zait, misterio asko baititu. Oso interesgarria iruditu zait. Gainera liburu oso erraza da irakurtzeko eta ulertzeko. Liburuan Andoni eta Aioraren arteko maitasun istorioaren gorabeherak, Pixbek kontatutako pasarteak, dorretxeko misterioak … kontatzen dira. Istorioa gure adineko gaztetxoei buruz da. Misteriozko liburuak gustatzen zaizkion edozeini gomendatuko nioke liburu hau. Anima zaitez!!!!
Josu. P 3A (2012-13)

Anonymous said...

Istorioa orokorki gustatu zait; nahiz eta, uste baino misterioa gutxiago piztu didan. Liburu honen hasieran San Juan suaren inguruko bizipenak kontatzen dizkigu.Amaieran, hala ere, ez du gertaera honen aipamen handirik egiten. Honek istorioan murgiltzea galarazi dit. Honez gain, lexiko aberatsa erabiltzen duela iruditu zait, eta honek erraztu egin dit irakurketa. Abenturazko liburuak atsegin dituztenei gomendatuko nieke, eta baita irakurketa erraza gogoko dutenei ere.
Alazne G. 3A (2012-13)

Anonymous said...

Dorretxe zaharreko misterioa:

Liburu hau oso polita iruditu zait. Gainera oso interesgarria zen, dorretxean sartu zirenean interes handia sentitu nuen. Oso kateatuta geratu nintzen liburu honekin eta uste baino azkarrago bukatu nuen.
Nik liburu gau galdetzen didan jende guztiari gomendatuko nioke, abentura eta maitasuna agertzen diren liburu bat baita. Gainera liburuko gazteekin identifikatzen nintzen. Abenturazko liburuak gustatzen zaizkion edonorentzat liburu bikaina da.
Anima zaitezte irakurtzera!

Leire U.

Anonymous said...

Dorretxe zaharreko misterioa oso ipuin polita iruditzen zait. Historioan San Juan surik handiena zein kalek lortuko duen asmoarekin hasten da, baina azkenerako lehiaketa horrek garrantzia galtzen du. Niretzat zatirik gustokoena dorretxean sartzen direnekoa da. Oso erraz irakurtzen da, guk hitzegiten dugun moduan idatzita dagoelako. Nahiz eta, misteriozko liburu bat izan, Andoni eta Aioraren amodioa sartzea asko gustatu zait.

Liburu hau edonori gomendatuko nioke.


Alaitz M. 3A (2012-13)

Anonymous said...


Dorretxe zaharreko misterioa oso liburu polita eta entretenigarria iruditu zait. Batetik, misterioz gainezka dagoelako eta bestetik, bi pertsonaien arteko maitasun istorio bat ere kontatzen duelako. Bestalde, Pixberen kontakizunak asko gustatu zaizkit, baina hala eta guztiz ere, gehien gustatu zaidan pasartea dorretxera sartu eta arnas hotsak entzuten dituztenekoa da, misteriotsua izateaz gain beldurgarria ere iruditu zaidalako. Hortaz, liburu hau edozein adinetako pertsonei gomendatzen diet.



Andoni A.
3.A (2012-2013)

Anonymous said...

me puede alguien traducir el resumen de el/la chico/a al español ? por favor

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, abentura asko kontatzen dituelako eta istorio polita kontatzen duelako. Lehenengo kapituluetan, aspergarri samarra egin zait baina liburua irakurtzen joan naizen heinean, entretenigarria egin zait.
Liburua gazte talde bati buruzkoa da eta hauek herriko San Juan surik handiena egin nahi dute. Honetarako, balio ez duten gauzak biltzen dituzte etxez etxe baina egun batean, San Juan sua egiteko gauzarik gabe geratzen dira. Orduan, herrian daukaten dorretxe zahar batera joaten dira eta han abentura beldurgarri asko gertatzen zaizkie. Gainera, ez zekizkiten gauza misteriotsu asko jakingo dituzte.
Lehen esan bezala, liburu hau asko gustatu zaidanez, edonori gomendatuko nioke, bai gazteei eta bai helduei. Animatu eta irakurri liburu hau, ez zarete damutuko eta!
Josune I. 3A (2015-2016)

Anonymous said...

DORRETXE ZAHARREKO MISTERIOA

Fernando Morillo idazlearen "Dorretxe zaharreko misterioa" irakurri dut. Oso istorio atsegina eta interesgarria iruditu zait. Abenturaz, suspentsez eta maitasunez osaturiko istorioa ageri digu idazleak era argi eta landu batean idatzia.
Intzak, Andonik, Garik, Ikerrek eta Aiorak osaturiko lagun taldean San Juan su handiena egin nahi du eta horren ondorioz dorretxe zaharrera sartuko dira, baina dena ez da hain erraza izango. Dorretxe zaharrean arnas hotsak entzungo dituzte eta beldurtu egingo dira, beraz, marinel zaharrari eskatuko diete laguntza. Ea zer pasatzen den!
Abentura horretan murgilduta, bi gazteren arteko maitasuna ere agertzen da, Andoni eta Aiorarena, hain zuzen ere.
Liburutik gehien gustatu zaizkidan zatiak amodiozkoak izan dira. Bestalde, ni ez naiz oso abenturazalea baina liburu honetako istorioak abenturarako gogoa piztu dit.
Laburbilduz, liburua asko gustatu zait eta edozein gaztetxori gomendatuko nioke, behin irakurtzen hasita zaila baita uztea!

Ane Esnaola-3A

Anonymous said...

Niri liburu hau ez zait asko gustatu, oso aspergarria egin baitzait. Gainera, hasieran pixka bat kosta egin zait liburua ulertzea.
Liburua gazte koadrila bati buruzkoa da eta herriko San Juan surik handiena egin nahi dute. Sua egin ahal izateko, etxez etxe joaten dira gauza zaharrak edo behar ez dituzten gauzak biltzera. Gauza asko ez zituztenez bildu, herriko Dorretxe zahar batera joaten dira gauzen bila. Bertan beldur handia pasatzen dute, baita abertura asko ere.
Hasieran pixka bat konplikatua da, izen asko agertzen baitira eta Pixbe bere istorioak kontatzen hasten deneko momentuan nahastu egiten baitzara. Nahiz eta liburua asko ez gustatu, pertsonai bat badago asko gustatu zaidana, honek, Aiora izena du. Hau asko gustatu zait, istripu baten ondorioz mutu geratu arren, aurrera egin duelako arazorik gabe.
Hala ere, liburu hau ez zaidanez asko gustatu, ez nioke inori gomendatuko aspergarria egin baitzait.
Irati.B 3.A (2015-2016)

Anonymous said...

Liburua lagun talde bati buruzkoa da, San Juan su handiena egin nahi dutenak. Horretarako etxez etxe joaten dira sua egiteko behar diren gauzen bila. Egun batean, dorretxe zaharrera joaten dira eta soinuak entzuten dituzte.
Niri liburu hau asko gustatu zait, oso istorio polita kontatzen duelako. Baina irakurtzen joan ahala, oso entretenigarria iruditu zait. Gehien gustatu zaidan zatia, Aiorak eta Andonik muxu emaren duten unea da. Gutxien gustatu zitzaidan zatia, ordea, ez dutela lortzen su handiena egitea.
Hori dela eta, edonori gomendatuko nioke liburu hau oso polita eta interesgarria delako.
Itxasne O. 3.A (2015-2016)

Anonymous said...

DORRETXE ZAHARREKO MISTERIOA
“Dorretxe zaharreko misterioa” dezente gustatu zaidan liburua da. Baina, nire iritziz, akats txiki bat du.
Liburu hau gazte koadrila bati buruzkoa da. Bertako protagonista Andoni da eta Intzak (hau ere koadrilakoa) ekartzen duen neskaz (Aiora) seko maitemintzen da. Beraien herrian auzoen artean lehia egoten da San Juan surik handiena nork egingo. Ez daukate oso lan erraza, beste auzokoei bertako guraso batek kamioika zabor, altzari… ekarri baitie. Garik irabazteko proposamen bat emango du, dorretxe zaharrean sartu eta hango altzariak hartzea sutarako. Hara sartzerakoan, mamuak entzungo dituzte, denak beldurtuko diren momentura iritsiko dira.
Alde batetik, gustatu zait pasatzen duten beldurra, Andoniren eta Aioraren maitasuna, hartzen dituzten sustoak, Pixbe xelebrea… entretenigarriak direlako. Baina, gustatu ez zaidan zatia da inportantzia askorik ez duena, oso azkar argitzen dela misterio guztia, ohituta nago misteriozko liburu luzeagoak eta korapilatsuagoak irakurtzen, eta horregatik iruditu zait azkarregia.
Nahiz eta gustatu ez zaidan zati txiki hori eduki, asko gustatu zaidan liburua da. Gomendatuko nioke, bai maitasun liburuak atsegin dituenari, bai misteriozkoak atsegin dituenari… Josu L. 3A (2015-16)